Eskoziarentzat txarra da Brexitaren akordioa
Eskoziako Alderdi Nazionalaren arabera, Erresuma Batuak eta Europar Batasunak Brexitari buruz lortutako akordioa txarra da Eskoziarentzat. Akordioak ez dio berrematen Europar Batasunaren barneak zeuzkan abantaila guztiak. Eskoziarren gehiengoak Brexitaren aurka bozkatu zuten. Eta oraingoan akordioa izan arren, Erresuma Batuan izanda Eskozia Europako Markatu Bateratutik eta Mugen Batasunetik kanpo geratuko dira.
Nicola Sturgeon lehen ministro eskoziarrak esan duenez, eskoziarrek ez dute berreskuratuko Europar Batasunetik irteteaz galdutako onura guztiak. Hori dela eta independentziaren aldeko bigarren referenduma bultzatuko du, independentzia lortu ondoren, Eskozia berriz Europar Batasunera eskubide guztiekin sar dadin.
Izan ere Brexitaren ondorengo akordio honi esker ez dira kuotak eta tasak mugan ezarriko. Baina ostera kontrolak jarriko dira Mantxako kanalean zehar merkataritzan aritzen diren enpresentzako. Batez ere kontrol sanitarioak izango dira.
Gainera enpresek kanporatzen eta barneratzen dituzten merkantzien agiriak aurkeztu beharko dituzte. Baita garraiolariek baimenak eta BEZ zerga agiriak azaldu ere. Aurrerantzean enpresek agiri hauek mugetan azaldu beharko dituzte. Guztira, uste denez, 300 milioitik gora agiri urtero. Logistikaren arloan hori erronka izugarria izango da britainiarrentzat.
Laburbilduta, akordio honek lehentasuna ematen die alde bateko eta besteko enpresei, Munduko Merkataritza Erakundeko arauekin konparatuz, baina egoera hau orain arte izandakoa baino murriztuagoa izango da. Ikerketa baten arabera, Erresuma Batuko Barne Produktu Gordina % 4 murriztuko da ondorengo 15 urteetan, Europar Batasunean jarraituta izango zukeenarekin konparatuta. Akordio eza oraindik txarragoa izango zen, BPGa epe berean % 6 murriztuko zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.