Saudi Arabia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saudi Arabiako printze oinordekoak agindu zuen Khashoggiren hilketa, AEBren arabera

Saudi Arabiako Gobernuak errefusatu egin du "erabat" AEBko inteligentzia zerbitzuek kaleratutako txostena.
Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoa. Argazkia: Efe
Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoa. Argazkia: Efe

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoak onartu zuen Jamal Khashoggi kazetaria hiltzeko operazioa 2018an, AEBko Inteligentzia zerbitzuek idatzitako txosten batean agertzen denez.

"Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoak Istanbulen, Turkian, Jamal Khashoggi kazetari saudi arabiarra atxikitzeko edo hiltzeko operazioa onartu zuela ondorioztatu dugu", agertzen da AEBko Inteligentzia Nazionaleko Zuzendariaren Bulegoak argitaratu duen bi orriko txostenean.

"2017tik, printze oinordekoak erreinuko segurtasun eta Inteligentzia taldeen erabateko kontrola izan du, eta horrek oso zail egiten du funtzionario saudi arabiarrek printzearen baimenik gabe horrelako operazio bat egin izana", azpimarratu du testuak.

Ondoren, txostenean aipatzen da kazetaria hil zuten garaian Bin Salmanek bere langileen artean sustatu zuen giroarekin, langileek nagusiak agindutakoan porrot egitearen beldur zirela, kaleratu edo atxilotu zitzaketelakoan.

"Horrek iradokitzen du zaila zela laguntzaileek Mohamed bin Salmanen aginduak zalantzan jartzea, edo ekintza garrantzitsuak egitea bere oniritzirik gabe", gaineratu dute testuan.

Kazetaria hil zuen taldeko zazpi kide Bin Salmanen segurtasun pertsonalekoak ziren, Eskuhartze Azkarreko Indarrekoak. Saudi Arabiako Errege Guardiako adar bat da talde hori, printze oinordekoa babesteaz arduratzen da, eta horren aginduak soilik betetzen ditu.

Khashoggik 59 urte zituen hil zutenean. AEBn bizi zen, kolaboratzailea zen The Washington Post egunkarian, eta Saudi Arabiako errege familia gogor kritikatzen zuen.

2018ko urriaren 2an Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen, eta ez zen sekula atera: hil egin zuten, eta zatitan moztu.

Saudi Arabiak errefusatu egin du akusazioa

Saudi Arabiako Gobernuak errefusatu egin du "erabat" AEBko inteligentzia zerbitzuek kaleratutako txostena, Saudi Arabiako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez.

"Erresumako Gobernuak erabat errefusatzen du txostenak dioena Jamal Khashoggi herritarraren hilketaren inguruan", adierazi du ohar batean Atzerri Ministerioak, SPA albiste-agentzia nazionalak zabaldu duenez.

Atzerri Ministerioaren arabera, txostenaren "ondorioak justifikaezinak eta okerrak" dira, eta "ezin dira onartu inola ere".

AEBk mugak jarri dizkie Saudi Arabiako 76 herritarri

Txostena kaleratu eta gutxira, AEBko Gobernuak iragarri du Saudi Arabiako 76 herritarren bisari mugak jarri dizkiela, "atzerriko disidenteei egindako mehatxuetan parte hartu" dutelakoan, tartean Khashoggiren hilketan.

Antony Blinken Estatu idazkariak eman du "Khashoggi debekua" deitu dionaren berri.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X