Bukelek garaipena ospatu du El Salvadorren, behin betiko emaitzak ezagutu gabe
Nayib Bukele El Salvadorreko presidenteak alderdi ofizialisten garaipena ospatu du, Hauteskundeetako Auzitegi Gorenaren eta hauteslekuetan egindako inkesten lehen datuetan oinarrituta. Horrela balitz, Batzar Legegilearen gaineko kontrola berretsiko lukete bozek.
8.451 aktatik 1.000 baino ez dituzte zenbatu oraindik, alegia, botoen % 11,82. Emaitza horiek kontuan izanda, baina, Bukeleren alderdiak eta haren kide den Ganak erabateko garaipena lortuko lukete. Izan ere, baliteke Bukelek botoen erdia baino gehiago eskuratzea.
Hauteskunde egunean zehar, ordea, ustezko iruzur baten gaineko zurrumurrua zabaldu zuen Bukelek berak, hautesleku batzuk berandu zabaldu dituztelako eta Auzitegi Gorenak bere alderdiari kalte egin omen diolako.
Twitter bidez ospatu ditu emaitzak Bukelek, "Garaipena" hitza eta su-artifizialen bideo bat argitaratuta.
Ordu batzuk geroago, inkesta baten emaitzak aipatu ditu, botoen % 67,14 lor lezakeela iragarrita. Horrek esan nahiko luke 53 diputatu izango lituzkeela, eta Ganak, berriz, hiru.
"Eskerrak Jainkoari. Eskerrik asko El Salvadorreko herriari", erantsi du Bukelek bere mezuan.
Behin boto guztiak zenbatuta emaitza horiek konfirmatuko balira, alderdi tradizionalen porrota ekarriko luke horrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Estatu Batuen eta Iranen arteko elkarrizketak bi egun barru berrekin litezkeela iradoki du Trumpek
Joan den asteburuan Islamabaden (Pakistan) negoziazioen lehen erronda akordiorik gabe itxi ostean, Etxe Zuriko maizterrak iragarri du "zerbait" gerta litekeela datozen bi egunotan.
Munduko fabrika izatetik, Txina lider teknologikoetako bat izatera igaro da, eta etengabe hazten ari da
Txina Irango eta Golkoko beste herrialde batzuetako petrolio eta gas inportatzaile handia da. Hala ere, bere erreserbak maximo historikoetan daude, eta auto elektrikoaren eta energia berriztagarrien aldeko apustuari esker, gerrak ez dio gehiegi eragin, momentuz. Horrela, Iran bazkide estrategikoa den arren, Txina erantzun diplomatikoa ematera mugatzen ari da, bere estrategia epe luzerakoa baita.
AEBren arabera, Venezuelako 150 milioi petrolio upeletik gora saldu dira Maduro harrapatu zutenetik
Chris Wrigt AEBko Energia arloko buruak esan du petrolioaren prezioek uda honetarako behera egitea "epe oso anbiziotsua" da. Aurreikusi dute Ormuzko itsasarte estrategikoan "itsas trafiko esanguratsua" lortu bitartean, energiaren prezioek "altuak" izaten jarraituko dutela.
Libano eta Israelen arteko aurrez aurreko elkarrizketak gaur hasiko dira, Washingtonen, elkarren jarrerak urrun daudela
Hezbollahren buruzagiak Libano eta Israelen arteko negoziazioak gaitzetsi ditu, Israelek 2024ko azaroan adostutako su-etenaren "klausula bakar bat ere" bete ez duela argudiatuta.
Hungariako Asanblea Nazionalaren osaera, hauteskundeen ostean
Parlamentu berriak indar kontserbadoreen eta eskuin muturrekoen pisua indartu du, nahiz eta Viktor Orban ultranazionalista agintaritzatik atera.
Nazioarteko Itsas Erakundea: "Inongo herrialdek ez du itsasarteetako joan-etorria oztopatzeko eskubiderik"
Arsenio Dominguez idazkari nagusiak kritika gogorrak egin dizkie AEBri eta Irani; alde batetik, Ormuzetik ontzien joan-etorria blokeatzeagatik, eta, bestetik, ingurutik pasatzeko bidesaria ezartzeagatik.
Leon XIV.a aita santuak "beldurrik gabe" erantzun dio Trumpi
"Ez diot beldurrik Trumpen administrazioari" eta "ahotsa altxatzen jarraituko dut bakea eraikitzeko". Horrela erantzun dio Leon XIV.a aita santuak Estatu Batuetako presidentearen deskalifikazioei.
Trumpek esan du Iran AEBrekin harremanetan jarri dela beste bilera-sorta bat egiteko
AEBk eta Iranek Pakistanen egin zituzten bake elkarrizketak akordiorik gabe amaitu ondoren, AEBko presidenteak Ormuzen kontrola hartzeko asmoa agertu zuen, eta Irango portuetara joandako eta handik irtendako ontziak geldiarazi ditu.
Peter Magyarrek espero du trantsizio "labur eta azkarra" izatea
"Hungariako presidenteak, Tamas Sulyokek, Parlamentua deitu behar du 30 eguneko epean, beranduenez. Lehenbailehen egiteko eskatzen diot, maiatzaren 12ra arte ez itxaroteko", adierazi du Magyarrek hauteskundeak irabazi ostean eman duen lehen prentsaurrekoan.
Macronek iragarri du goi-bilera bat deituko duela, Erresuma Batuarekin batera, Ormuzen "nabigazioa berrezartzeko"
Frantziako liderrak adierazi du misioa “erabat defentsiboa” izango litzatekeela eta “gatazkan dauden aldeetatik bereizia”. Goi-bilera “datozen egunetan” egingo da.