HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baxar al-Assadek irabazi ditu hauteskundeak Sirian, botoen % 95 lortuta

Europar Batasunak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek ez dituzte hauteskunde emaitzak onartu. Baxar al-Assad 2000. urtetik dago agintean.
Presidente siriarraren aldeko jarraitzaileak Damasko hiriburuan
Presidente siriarraren aldeko jarraitzaileak Damasko hiriburuan. Argazkia: EFE

Baxar al-Assad Siriako egungo presidenteak irabazi ditu aste honetan herrialdean egin diren hauteskundeak, botoen % 95,1 lortuta, Hamudeh Sabbagh Siriako Parlamentuko presidenteak emandako informazioa aipatuz SANA albiste agentziak jakitera eman duenez.

Sabbaghek azaldu duenez, "Baxar al-Assad hautagaiak 13.540.860 boto lortu ditu". Guztira, 18.107.109 pertsonak eman dute botoa eta parte-hartzea % 78,64koa izan da.

Beste bi hautagai aurkeztu dira hauteskundeetara: Abdula Salum Abdula (Alderdi Sozialista Unionista) eta Mahmud Ahmad Marai (Batasun Demokratiko Arabiar Sozialista). Lehenak botoen % 1,5 eskuratu ditu (213.968 boto) eta bigarrenak, % 3,3 (470.276).

Al-Assaden garaipenaren ondotik, haren jarraitzaileak kalera atera dira herrialdeko hiri nagusietan.

Bestalde, Al-Assadek eskerrak eman dizkie "siriar guztiei" hauteskundeetan izandako "parte-hartze nabarmenagatik".

Nazioarteko komunitatearen erreakzioa

Azken garaipen honekin, bere agintaldia luzatuko du Baxar al-Assadek; izan ere, 2000. urtetik dago presidente karguan.

Europar Batasunak hauteskundeak baztertu ditu, irizpide demokratikoak bete ez dituztela argudiatuta. Gainera, erregimenaren aurkako zigorrak beste urtebetez luzatu ditu.

Bestalde, Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Erresuma Batuak adierazpen bateratua argitaratu zuten asteartean, asteazkenean Sirian egin behar zituzten hauteskundeak ez zirela "askeak eta bidezkoak" izango adierazteko.

Errusiak Siriako hauteskundeen emaitzak onartu ditu, eta bere jarrera aurpegiratu die Mendebaldeko herrialdeei. Halaber, Damaskoren gainean "presio politikoa" egitea eta "herrialdea ezegonkortzeko" esku hartzea leporatu die.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X