HAUTESKUNDEAK PERUN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Castillok garaipena aldarrikatu du Peruko Presidentetzarako hauteskundeetan

Atzerriko botoen zain, eta botoen % 97,95 zenbatuta, ezkerreko hautagaiak botoen % 50,2 eskuratu ditu, eta Keiko Fujimorik, % 49,7. Azken horrek hauteskunde iruzurra salatu du.
Pedro Castillo bere jarraitzaileen aurrean, Liman
Pedro Castillo bere jarraitzaileen aurrean, Liman. Argazkia: EFE

Perun ez da boto zenbaketa amaitu oraindik, baina Pedro Castillo ezkerreko hautagaiak bere burua garaile aldarrikatu du herrialdean egin berri diren Presidentetzarako hauteskundeetan. Bigarren itzulian aurkari izan duen Keiko Fujimori eskuineko hautagaiak, ostera, iruzurra salatu du. Dena dela, bozak gainbegiratu zituzten hauteskunde organoek ukatu egin dute.

Lima hiriburuan bere jarraitzaileen aurrean egin duen hitzaldian, perutarren borondatea ez "orbantzeko" eskatu die Pedro Castillok hauteskunde agintariei, eta tentazioetan ez erortzeko eskatu die bere jarraitzaileei.

Ezkerreko presidentegaiak demokrazia eta Perun indarrean dagoen Konstituzioa errespetatu egingo dituela, eta egonkortasun ekonomiko eta finantzarioa lehenetsiko dituen gobernua bultzatuko duela iragarri du.

Dolarraren igoera, besteak beste, gainditu beharreko oztopo izango badute ere, herrialdeko enpresaburu nagusiek herriari babesa agertu diotela nabarmendu du.

Emaitza ofizialen arabera, botoen % 97,95 zenbatuta, Pedro Castillok botoen % 50,2 eskuratu ditu, eta Keiko Fujimorik, % 49,7.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X