fiesta ilegal en Italia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10.000 lagun eta hildako bat, Italian egin den legez kanpoko festa 'rave' batean

Jaia abuztuaren 15ean hasi zen. Tokiko agintariek eta hedabideek jakitera eman dutenez, hildako bat ez ezik, bortxaketak ere izan dira, baita koma etilikoagatik ospitaleratu dituztenak, eta beroak jota eta gosez hil diren txakurrak ere.
Mezzano Lakua, Italian. Argazkia: Gianmarco Fusari
Mezzano Lakua, Italian. Argazkia: Gianmarco Fusari

Europako 10.000 lagun bildu dituen legez kanpoko 'rave' jai erraldoi bat amaitu da Italian. Mezzano lakuaren ertzean dagoen eremu pribatu batean, Lazio eskualdean (Italiako erdialdea) egunak zeramatzan jaiak martxan. Eta bart inguru horretatik ateratzen hasi da jendetza, festaren inguruko polemika betean, eta festako parte-hartzaile bat aintziran itota topatu ostean. poliziak jakitera eman duenez.

Segurtasun indarrek (Toskanako Karabineroak, tokiko eta probintziako agenteak eta poliziaren helikoptero bat) parte-hartzaileen irteera zaindu dute  eta horietako batzuk identifikatu dituzte. Jakinarazi dutenez, 250 pertsona inguru geratzen dira eremu horretan, antolatzaileek abuztuaren 15ean hasi eta 10.000 pertsona inguru bildu zituen jaiarekin amaitzea erabaki ostean.

Stefano Bigiotti Valentanoko alkateak gogor kritikatu du abuztuaren 23ra arte legez kanpo jarraitzea espero zuten festa, "tokiko komunitate osoaren segurtasuna arriskuan jartzeagatik, ez bakarrik larrialdi epidemiologikoarekin lotutako arrisku handiengatik", baita ingurumenean izan ditzakeen kalteengatik ere.

Alkateak adierazi duenez, "ekimen zital eta lotsagarri honen errudunak identifikatu eta justiziaren aurrera eraman ahal izatea nahi dugu".

Hildako bat eta hainbat gertakari

Polemika areagotu egin zen 25 urteko mutil italiar-ingeles bat hil zela jakin zenean. Haren gorpua urpekariek aurkitu zuten lakuan, eta haren lagunek baieztatu zutenez, gauean sartu zen uretan mutila,  polizia iturrien arabera.

Hala eta guztiz ere, jaia ez zen gelditu eta bost lagun ospitaleratu dituzte koma etilikoengatik eta droga kontsumoagatik.

Gainera, "La Repubblica" egunkariak jakitera eman duenez, hiru bortxaketa salaketa egon dira, eta beroagatik eta goseagatik hil diren txakurrak ere ikusi dituzte.

Ospitaleratutako batek positibo eman du koronabirusagatik, egunkariak gaineratu duenez.

Erantzukizunak

Matteo Salvini Ligako liderrak eta beste hainbat politikarik erantzukizunak eskatu dizkiote Luciana Lamorgese Barne ministroari, egoera "erabat kontroletik kanpo" egon delako.

"La Repubblica" egunkariak Giancarlo Sant 'Elia Gobernuak Viterbon duen ordezkariaren hitzak jaso ditu. Hark azaldu duenez "hustea ezinezkoa" zen, "milaka parte-hartzaile baitziren 30 hektareako azaleran sakabanatuta".

Orain, Udalak lurra garbitu eta kalteak aztertu beharko ditu. "Basozainek esan digute zabor asko egongo dela. Baina, nola arduratzen da 3.000 biztanleko udalerri bat 15.000 biztanlek uzten duten zaborraz?  Ez dugu baliabide nahikorik ", deitoratu du alkateak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X