Tentsioa Donbassen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainak erakunde ofizialen eta bankuen aurkako zibereraso "masibo" berri bat salatu du

Transformazio Digitaleko ministroak azaldu duenez, besteak beste, Ukrainako Parlamentuaren webguneari eta Gobernuaren zenbait atariri eraso diete, tartean Atzerri Ministerioarenari. Kievek ez du errudunik aipatu.
Un soldado ucraniano en Katerynivka, cerca de Lugansk. Foto: EFE
Ukrainako soldadu bat Katerynivkan, Luhansketik gertu. Argazkia: EFE

Zenbait erakunde ofizialetako eta bankuetako webguneak ustezko ziberaso baten ondorioz erorita daudela salatu du Ukrainako Gobernuak asteazken honetan.

Mikhailo Fedorov Transformazio Digitaleko ministroak Telegramen salatu duenez, 16:00ak aldera (bertako ordutegia) Ukraina beste eraso informatiko "masibo" baten biktima izan da.

Hackerrek DDos eraso bat egin dute berriro, sareak blokeatzeko helburuarekin.

Fedoroven arabera, besteak beste, Ukrainako Parlamentuaren webguneari eta Gobernuaren zenbait atariri eraso diete, tartean Atzerri Ministerioarenari. Webguneak partzialki edo erabat erori dira asteazken arratsaldean.

Ministroak ez du errudunik aipatu, baina aurreko erasoak Errusiari leporatu dizkio Ukrainak. Gerra hibridoa egitea egotzi dio Kievek Moskuri, baita esparru informatikoan ere.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu