"Aurrerapausoak" Kieven eta Moskuren arteko lehen bileran
Errusiako eta Ukrainako ordezkaritzek bilera egin dute Pripiaten, Ukraina eta Bielorrusia arteko mugan. Negoziazio horren baitan, Kievek Errusiaren su-etena lortu nahi du, bost eguneko gerraren ostean. Hala ere, batzarra akordiorik gabe bukatu da. Ondorioz, datozen egunetan negoziatzen jarraituko dute bi aldeek.
Leonid Slutski Errusiako ordezkariak jakitera eman duenez, bilerak bost ordu iraun du, eta "hurrengo batzarra datozen egunetan izango da", gaineratu du.
Kieven arabera, negoziazioetan "nolabaiteko aurrerapausoak" eman dira. "Lehentasunezko gaiak mahai gainean jarri dituzte aldeek, eta nolabaiteko aurrerapausoak sumatu dira", esan du Mikhailo Podoliak Ukrainako presidentearen bulegoko aholkulariak Telegram bidez.
Ukrainako ordezkaritza, besteak beste, David Arakhamia Herriaren Zerbitzari buruak, Oleksiy Reznikov Defentsa ministroak, Mikhailo Podoliak Presidentetzaren aholkulariak eta Mikola Tochitski Atzerri ministrordeak osatzen dute. Errusiako ordezkaritza Presidentetzako Administrazioaren, Defentsa Ministerioaren eta Errusiako Federazioaren Kanpo Harremanetarako Ministerioaren ordezkariek osatzen dute, baita Estatuko Dumako ordezkari batek ere.
Arakhamiak berak aldez aurretik adierazi duenez, asteleheneko bileraren helburua Errusiak inbasioa hasi ostean ordezkaritzak dituen "proposamenak entzutea" da, UNIAN Ukrainako albiste-agentziak jaso duenez.
Volodímir Zelenski Ukrainako presidentearen esanetan, bilera onartu du ukrainar bakar batek ere zalantza izpirik izan ez dezan gerra geldiarazten saiatu dela, horretarako aukera egon denean, baina itxaropen handirik ez duela onartu du.
EBn sartzeko eskaera
Ukraina Europar Batasunean sartzeko eskari ofiziala sinatu du astelehen honetan presidente ukrainarrak.
Nazioari bidalitako mezu batean, Zelenskik astelehen honetan berretsi du garrantzitsua dela Ukraina Europar Batasuneko kide izatea, eta herrialdea batasunean "berehala" sartzeko "prozesu berezi bat" hasteko eskatu dio EBri.
Agintariak prozedura martxan jartzeko eskatu dio Bruselari, eta eskerrak eman dizkio Europari Errusiak lurraldea inbaditu ondoren jasotako babesagatik.
"Gure helburua europar guztiekin batera egotea da, eta, garrantzitsuena, berdintasunean egotea", esan du atxikitzeari dagokionez; Kievek aurretik ere eskatu dizkio EBri norabide horretan aurrerapausoak, Ukrinform albiste-agentziak emandako informazioen arabera.
Erasoa Kharkiven
Anton Geraxenko Ukrainako Barne Ministerioaren aholkulariak salatu duenez, Kharkiven (Errusiako mugatik 35 bat kilometrora dagoen hiria) egindako erasoetan dozenaka pertsona hil eta ehunka zauritu dituzte Errusiako tropek.
"Kharkiv. Auzo baten kontrako gupidarik eta zentzurik gabeko erasoa misilekin! Gorpuak txikituta kaleetan", idatzi du Gerastxenkovek Telegram bidez. Bertako zenbait bideo argitaratu ditu, eta irudi lazgarriak ikus daitezke horietan.
Ukrainako Osasun Ministerioak biktima zibilen azken balantzea eman du astelehen honetan. Behin-behineko hildakoen kopuruak 352koa jarraitzen du izaten, baina zaurituak dagoeneko 2.000 gehiago dira; 2.040, hain zuzen.
Nazio Batuen Erakundeak, ostera, 102 zibil hil eta 300 zauritu direla baieztatu du.
Macronek Putinekin hitz egin du, Zelenskik eskatuta
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin eta Vladimir Putin Errusiako homologoarekin hitz egin du. Erasoetan bizilagunen aurka ez egiteko eta azpiegiturak errespetatzeko konpromisoa hartu du Putinek elkarrizketan.
Eliseok azaldu duenez, Macronek Zelenskik "eskatuta" hitz egin du Putinekin, Ukrainan egoera humanitarioa hobetzeko asmoz.
Putinekin izandako elkarrizketan, "erasoaldia bukatzeko nazioartearen eskakizuna" helarazi dio Macronek, baita "berehala su-etena" abiatzeko eskatu ere.
Errusiak aireko espazioa itxi die 36 herrialderi
Bestalde, Errusiak 36 herrialderi aireko espazioa ixtea erabaki du, tartean Europar Batasuneko estatu guztiei eta Kanadari, Rosaviatsia Aireko Garraio Agentzia Federalak jakitera eman duenez.
Suitzako Gobernuak Europar Batasunarekin bat egin du, eta Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak iragarri ditu astelehen honetan. Ignazio Cassis bertako presidenteak azpimarratu duenez, ekintza "bakarra" da.
NBEren Batzar Nagusia
NBEren Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera batean onartu du Errusiaren inbasioa NBEren Batzar Nagusian aztertzea, Errusiaren betoagatik Segurtasun Kontseiluan gaitzespen bat onartzea ezinezkoa delako. Egin den bozketa berezi horretan, Segurtasun Kontseiluko bost kide iraunkorrek, tartean Errusiak, ez dute izan beto-eskubidea erabiltzeko aukerarik, eta nahikoak izan dira aldeko bederatzi boto onartzeko.
NBEren Batzar Nagusiaren ezohiko deialdia astelehen honetan egingo da. 193 estatu kideek Errusiak Ukraina inbaditu izana gaitzesteko ebazpena eztabaidatuko dute, orain arte Moskuk betoa jarri arren.
Bestetik, Europar Batasuneko estatuek Ukrainara arma hilgarriak eta munizioa bidaltzea finantzatzeko akordioa adostu dute igandean; 450 milioi euro bideratuko dituzte Ukrainari Errusiaren inbasiotik defendatzen laguntzeko. Laguntza horri 50 milioi euro gehituko zaizkio, material ez-hilgarria bidaltzeko; erregaia edo babesteko materiala, besteak beste.
NBEren Errefuxiatuentzako Agentziak (ACNUR) azaldu duenez, dagoeneko 422.000 herritarrek ihes egin dute Ukrainatik; horietatik 150.000 Poloniara joan dira. Gainera, 100.000 barne-desplazatu omen daude momentuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Zergatik nahi du Trumpek Groenlandia?
Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandia bereganatzeko duen interesaren atzean dauden arrazoiak azaldu ditu bideo honetan Mikel Reparaz EITBko nazioarteko buruak.
Etxe Zuriak ziurtatu du "erabateko eragina" duela Venezuelako behin-behineko Gobernuan
Bien bitartean, Petroleos de Venezuela (PDVSA) enpresa publikoak iragarri du negoziazioak hasi dituela AEBkin, petrolioa saltzeko.
Denboraleak zuriz jantzi du Europa
Esloveniatik hasi eta Erresuma Batura, elurra eta izotza izan dira nagusi Europa osoan egunotan. Meteorologiak gozamenerako aukera eman dio askori: argazkiak atera, paseoan edo kirola egiten gozatu... Hala ere, arazo batzuk ere sortu ditu elurrak, Frantziak batik bat.
AEBk Venezuelarekin lotutako eta zigortutako beste petrolio-ontzi bat atzeman du, Karibetik gertu
Ameriketako Estatu Batuetako Hegoaldeko Komandoak jakitera eman duenez, Kostazainek beste petrolio-ontzi bat atzeman dute Karibean. Kristi Noem AEBko Segurtasun Nazionaleko idazkariaren arabera, ontzia "Venezuelan porturatu zen azkeneko aldiz edo harantza zihoan".
Errusiako petrolio-ontzi bat atzeman du AEBk, "arau estatubatuarrak urratzeagatik"
Berehala etorri da Errusiako Gobernuaren erantzuna, eta petrolio-ontzia legez kanpo atzeman dutela salatu du, Nazio Batuen 1982ko Konbentzioa —itsaso zabaleko nabigazioari buruzkoa— urratuta.
NATOk gogorarazi duenez, "aliatu baten segurtasuna eta guztion segurtasuna banaezinak dira"
Aliantzak defentsa kolektiboa nabarmendu du, AEBk Groenlandiari buruz egindako adierazpenak eta Artikoan gero eta interes estrategiko handiagoa dagoela ikusita.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskalduna: "Nolabaiteko normaltasuna dago; oposizioaren gehiengoa ere haserre dago"
Bost egun igaro dira Maduro harrapatzeko AEBren erasotik, eta Agustin Otxotorenak, duela 15 urtetik Caracasen bizi den euskal enpresariak, herrialdean nola bizitzen ari diren eta venezuelarren egunerokoa nolakoa den kontatu digu.
Trumpek Groenlandia erosi nahi du, baina ez du baztertzen lurraldea bereganatzeko indarra erabiltzea
Venezuela ahaztu gabe, Trump Groenlandiara begira jarri da berriro. Bien bitartean, Estatu Batuek gidatuko dute trantsizioa Venezuelan eta Trumpek iragarri du Delcy Rodriguezen gobernuak Estatu Batuen esku utziko dituela 30-50 milioi petrolio upel.
Bi hildako eta 50 zauritu inguru Landetan, A-63 errepidean, hainbat ibilgailuren arteko istripu batean
Flixbus konpainiako bi autobusek istripua izan dute. Ondorioz, 50 bat ibilgailuk talka egin dute, bi pertsona hil eta 50 pertsona inguru zauritu dira.
Europako herrialdeek Groenlandiako subiranotasunaren eta egungo mugen alde egin dute, NATOko kide gisa
Besteak beste, Espainiak, Frantziak eta Danimarkak babestu dute adierazpena. Esan dutenez, AEB "funtsezko bazkidea" da Artikoa "seguru" mantentzeko, baina adierazpena Donald Trumpek lurraldea bereganatzeko egindako mehatxuen ostean iritsi da.