Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusia eta Ukrainaren arteko lehen bilera akordiorik gabe amaitu da, baina hitz egiten jarraituko dute

18:00 - 20:00
Errusia eta Ukrainaren arteko lehen bilera akordiorik gabe amaitu da, baina hitz egiten jarraituko dute
Bost orduz bilduta izan dira eta hitz egiten jarraitzekotan gelditu dira, aurrera egiteko aukera ikusten dute eta. Negoziatzen jarraituko baldin badute ere, oraingoz ez dago su etenik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X