Ukrainako Gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunak % 30ean murriztu nahi du Errusiatik inportatzen duen gasa aurten, harremana 2030ean eteteko

Europar Batasunak adierazi du aurtengo negurako gasa hornidura bermatuta duela eta Qatarretik, Estatu Batuetatik, Egiptotik edo Afrika ekialdeko herrialdeetatik urtero 500.000 milioi metro kubiko inportatu ahalko dituela aurreikusten du.
San Petersburgoko gasoliendegi bat. Argazkia: EFE
San Petersburgoko gasoliendegi bat. Argazkia: EFE

Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu du Europar Batasunak Errusiatik inportatzen duen gasa % 30ean murrizteko aurten, eta herrialde horrekin duen harreman komertziala erabat eteteko 2030ean.

Europar Batasunak gas-konpainia errusiaren menpe egoteari utzi nahi dio, eta horretarako gas erreserbak % 90ean egotea bermatu beharko luke urtero. Gasa pilatzeko hornitzaile berriak bilatzeaz gain, beste energia berriztagarri batzuk ezartzeko prozesuak abiaraztearen alde egingo du, gasa ordezkatzeko eta energiaren prezioaren gorakada gelditzeko.  

Proposamen horren arabera, Europar Batasunak gas nahikoa pilatu zuen urtarrilean eta otsailean aurtengo neguari aurre egiteko. Halaber, Qatarretik, Estatu Batuetatik, Egiptotik edo Afrika ekialdeko herrialdeetatik urtero 500.000 milioi metro kubiko gas likido inportatu ahalko dituela aurreikusi dute.

Horrez gain, Azerbaijanetik, Aljeriatik eta Norvegiatik urtean beste 10.000 milioi metro kubiko lor ditzakeela kalkulatu dute.  

Ildo berean, Europar Batasunak hainbat herrialdearekin elkarrizketak izaten ari da egoera berri aztertzeko, tartean Japoniarekin, Hego Korearekin, Txinarekin edo Indiarekin.

Bestalde, Europar Batasunaren hurrengo urratsa izango da gasarekiko menpekotasuna murrizteko beharrezkoak diren azpiegiturak sortzea eta hidrogenoaren eta biometanoaren erabilera bultzatzea, erregai fosilak baztertuz.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Patxi Alberdi, medikua Groenlandian: "Danimarkarrak burbuila batean bizi izan dira, eta sorpresaz hartu dituzte Trumpen asmoak"

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra da. Psikiatra izan da Groenlandiako ospitale bakarrean, eta oso ondo ezagutzen ditu bi gizarte horiek. Ane Irabazal ETBko korrespontsalak elkarrizketatuta, Trumpen estrategia espantsionista danimarkarrentzat shock bat izan dela kontatu dio, eta herritar asko etsai gisa ikusten hasi direla orain hamarkada luzez aliatu nagusi izan den AEB.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X