Errusiaren eta Ukrainaren ordezkariak gaur bilduko dira Istanbulen
Ukrainako gerra hasi zenetik 34 egun betetzen diren honetan elkartuko dira Errusiako eta Ukrainako talde negoziatzaileak, su-etena adostea helburu. Batzarra Istanbulen egingo dute, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak atzo baieztatu zuenez.
Erdoganen esanetan, bilera hori egin baino lehen, bi aldeekin batzartuko da.
"Errusiako eta Ukrainako ordezkariak bihar bilduko dira Istanbulen su-etena eta bakea negoziatzeko. Negoziaziook hasi baino lehen, batzar labur bat izango dut haiekin", esan zuen atzo, martxoak 28, Erdoganek NTV telebista kateak zuzenean eskainitako elkarrizketa batean.
Hitzordua 07:30ean (GMT ordutegia, 08:30ean Euskal Herrian) abiatuko da Istanbulgo Dolmabahçe jauregiaren ondoan dauden Presidentetzaren bulegoetan, eta asteazkenean izango du segida, ateak itxita egingo badute ere, Turkiako presidentearen arabera.
Erdoganen arabera, Vladimir Putin eta Volodimir Zelenski Errusiako eta Ukrainako presidenteekin hartu-emanetan jarraitzen du, bitartekari lanak egiteko.
Turkiak ez du inoiz Krimeako anexioa aitortu, eta Ukrainako lurralde osotasuna errespetatu behar dela azpimarratu du beti. Gainera, armak saltzen dizkio Kievi. Aldi berean, Erdoganek harreman ona du Putinekin eta misilen kontrako sistemak erosi dizkio Moskuri.
Bien bitartean, Ukrainak korridore humanitarioak irekitzeari uko egin dio, Errusiaren "probokazioak direla medio", Iryna Verestxuk Ukrainako lehen ministrorde eta Aldi Baterako Okupatutako Lurraldeak Berreskuratzeko ministroak adierazi duenez.
Bilera horren atarian, elkarrizketa mamitsua eskaini die Volodomir Zelenski Ukrainako presidenteak Errusiako zenbait hedabide independenteri (Meduza, Kommersant eta Novaya Gazeta). Bertan ziurtatu duenez, Ukraina prest egongo litzateke estatus global neutral bat hartzeko Errusiarekin bake akordio bat erdiesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Suitzako sutean hildako 40 lagunak identifikatu dituzte eta erdiak adin txikikoak ziren
22 hildako suitzarrak ziren, 7 frantziarrak, 6 italiarrak, bi errumaniarrak, bat portugaldarra, bat belgikarra eta beste bat turkiarra. Adinari dagokionez, gehienak 14 eta 17 urte bitartekoak ziren, eta gainerakoak 18 eta 39 urte bitartekoak.
Astelehen honetan eramango dituzte Maduro eta emaztea New Yorkeko auzitegi federal batera
New York Hegoaldeko Barrutiko Auzitegiko bozeramaile baten arabera, Alvin K. Hellerstein epaile federalaren aurrera eramango dituzte Manhattanen bihar, deklara dezaten, 12:00etan (17:00 GMT).
Delcy Rodriguezek presidente kargua hartzea babestu dute Venezuelako Indar Armatuek
Arratsaldean egindako agerraldian Vladimir Padrino Defentsa ministroak salatu du AEBko militarrek Maduroren segurtasun taldeko kide gehienak "odol hotzean" hil zituztela atzoko operazioan.
Delcy Rodriguez, Maduroren bigarrena, giltzarri izango da Venezuelaren etorkizun hurbilean
Nicolas Maduroren atxiloketaren ostean askok Maria Corina Machado edo Edmundo Gonzalez oposizioko kideek hartuko zutela boterea uste arren, Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak orain arte Venezuelako presidenteorde izan denari eman dio gidaritza, baita Trumpen Gobernuak ere.
AEBk Venezuelan egindako erasoa izango du hizpide astelehen honetan NBEko Segurtasun Kontseiluak
Kolonbiak bultzatu du premiazko bilera horren deialdia, eta Errusiak eta Txinak ofizialki babestu dute proposamena. Bakeari eta nazioarteko segurtasunari egindako mehatxuei buruzko eztabaida gisa sailkatu dute 10:00etan (15:00ak GMT) hasiko den hitzordua.
Madurok Caracastik Brooklyngo espetxe federalera egindako bidea, iruditan
Nicolas Maduro AEBn dago atzotik. DEA Drogen Aurkako Agentziak New Yorken duen egoitzak zabaldutako irudietan, Madurok Caracastik Brooklyngo espetxe federaleraino egindako bidea ikus daiteke. Lehen gaua igaro du kartzelan.
'Venezolanos en Bilbao Bizkaia' plataformak elkarretaratzea egingo du Maduro atxilotu izana ospatzeko
Plataformaren ustez, Venezuelako presidentea "sufrimendu handia eragin duen pertsona bat izan da", eta "itxaropena" piztu du AEBren operazioak.
Maduro New Yorkera eraman dute, segurtasun talde handi batek inguratuta
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eraman duen hegazkina larunbateko 23:00ak aldera lurreratu da New Yorken. Venezuelako presidentea FBI eta DEA inteligentzia eta drogen aurkako agentzietako agentez inguratuta eraman dute. Madurok eta Cilia Flores emazteak datozen egunetan deklaratuko dute AEBko auzitegi federal batean.
Chavismoaren oinordekoa zen Maduroren ibilbidea "eten" du Trumpek, 12 urtez agintean egon ondoren
2013aren hasieran, Maduroren ibilbide profesionala goitik behera aldatu zen, Venezuelako presidente bihurtu baitzen. Chavez martxoaren 5ean zendu zen, eta hauteskundeak deitu zituzten. Madurok botoen % 51 eskuratu zituen hauteskunde horietan, Henrique Capriles garaituta.
Nazioartearen erreakzioak AEBk Venezuelan egindako erasoaren aurrean
Errusiak "oinarririk gabeko aitzakiak baliatuta" egindako "eraso armatua" izan dela salatu du, Espainiak "deseskalatzea eta moderazioa" eskatu ditu, eta Frantziak Edmundo Gonzalez izatea presidente berria. Latinoamerikan muturreko iritziak eragin ditu AEBen operazioak.