Krisi energetikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniak gas larrialdi planaren alerta fase goiztiarra ezarri du

Ekonomia eta Klima ministroak zehaztu duenez, Errusiak bere gasa eta petrolioa bakarrik errublotan ordaintzea onartuko duela iragarri du, bestela, hornidura etengo duela.
Wintershall Dea konpainiaren lantegia Emlichheimen (Alemania). Argazkia: EFE
Wintershall Dea konpainiaren lantegia Emlichheimen (Alemania). Argazkia: EFE

Alemaniako Gobernuak gas larrialdi planaren alerta fase goiztiarra ezarri du gaur, Errusiak hornidura eten dezakeelako. Hala ere, hornidura bermaturik dagoela ziurtatu du Berlinek. Alemaniako Industria Konfederazioak (BDI) "zentzuzko neurria" dela uste du.

Robert Habeck Ekonomia eta Klima ministroak prentsaurrekoan zehaztu duenez, Errusiak bere gasa eta petrolioa bakarrik errublotan ordaintzea onartuko duela iragarri du, bestela, hornidura etengo duela.

"Egoeraren aurrean prest egoteko, goizean gas larrialdi planaren alerta fase goiztiarra ezarri dut", esan du ministroak. Horrela, krisi talde bat egunero bilduko da, egoera aztertzeko.

Habeckek nabarmendu du hornidura bermaturik dagoela, akordio guztiak betetzen ari direla eta gas zein petrolioa Alemaniara heltzen ari direla.

Zentzu horretan, prebentzio neurri bat dela erantsi du, baina orain datorren neguan horniduraren segurtasuna bermatzeko eginahalak egin behar dituzte.

Egoerak okerrera egiten baldin badu alerta fase goiztiarretik alertara, eta ondoren larrialdira pasa daitezke.

Bestalde, azken asteetan Alemaniak Errusiako gasaren inportazioak % 55etik % 40ra jaistea lortu duela jakitera eman du ministroak, batez ere akordio berriak itxi dituztelako, hau da, Errusiaren menpekotasuna murrizteko esfortzuagatik.

Alemaniak gas naturala Belgika, Frantzia eta Herbehereetako terminaletatik jasotzen duela gogorarazi du buruzagiak, hornidura etengabea da, eta biltegiak % 25era daude. "Galdera erabakigarria: datorren udazkenari eta neguari begira deposituak beterik egongo al dira? Eta horretarako prestatu behar gara", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Fotografía de archivo del 11 de diciembre de 2025 que muestra a la líder opositora venezolana María Corina Machado hablando durante una conferencia de prensa tras recibir el Premio Nobel de la Paz 2025, en Oslo (Noruega)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxikitzeagatik eta lehenbailehen itzultzeko asmoa agertu du

Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Machadok adierazi du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. Hala ere, Trumpek Venezuelako gobernua Machadoren esku uztea baztertu du, herrialdearen babesik ez duela argudiatuta. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X