Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiak "etsaiei", besteak beste EBri, gasa errublotan soilik kobratuko die

Errusiako gasak kontsumoaren % 40 suposatzen du Europar Batasunean. Putinen hitzetan, Mendebaldeak, Errusiaren aktiboak izozteko erabakiarekin, ordainketa-etendura ezarri zuen Moskuren aurrean, eta bere dibisen fidagarritasunari amaiera eman zion.
Gas-ontzi bat Bilboko portuan. Argazkia: EFE
Gas-ontzi bat Bilboko portuan. Argazkia: EFE

Gas errusiarra dibisetan ordaintzea onartuko ez duela esan du gaur Vladimir Putin Errusiako presidenteak. Estatu "etsaiei", besteak beste Europar Batasunari (EB), hornidura errublotan soilik kobratuko diela iragarri du. Errusiako gasak kontsumoaren % 40 suposatzen du EBean.

"Herrialde etsaiek gure gas naturalaren ordainketa errublotan lehenbailehen egiteko neurri sorta aplikatzea erabaki dut", azaldu du Putinek Gobernuko kideekin egindako bileran.

"Kontratuak aldatzeko Gazpromi argibide egokiak ematea eskatzen diot Gobernuari", erantsi du.

Martxoaren 8an herrialde eta lurralde etsaien zerrenda bat osatu zuen Errusiako Gobernuak: AEB eta Kanada, EBko estatu guztiak, Erresuma Batua, Ukraina, Montenegro, Suitza, Albania, Andorra, Islandia, Liechtenstein, Monako, Norvegia, San Marino, Ipar Mazedonia, Japonia, Hego Korea, Australia, Mikronesia, Zeelanda Berria, Singapur eta Taiwan.

Putinen ahotan, Mendebaldeak, Errusiaren aktiboak izozteko erabakiarekin, ordainketa-etendura ezarri zuen Moskuren aurrean, eta bere dibisen fidagarritasunari amaiera eman zion.

"Azken asteetan, dakizuen bezala, mendebaldeko herrialde batzuek aktibo errusiarrak izozteko legez kontrako erabakiak hartu dituzte, eta Mendebaldeko kolektibo horrek euren monetei mugak jarri dizkie (…)", azpimarratu du.

Estatuburuak adierazi duenez, "AEBk zein Europar Batasunak, printzipioz, Errusiarekin dituzten betebeharrak laga dituzte". "Eta orain munduan guztiek dakite konpromisoak dolarretan eta eurotan ez betetzeko aukera dagoela", laburbildu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X