Boris Johnsoni isuna jarriko diote pandemia garaiko Downing Streeteko festengatik
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroari eta Rishi Sunak Ekonomia ministroari isunak jarriko dizkiete pandemia garaiko murrizketak indarrean zirenean Downing Streeteko festetan parte hartu izanagatik, Gobernuko bozeramaileak baieztatu duenez.
Londreseko Poliziak (Met) jakitera eman duenez, dagoeneko 50 isun baino gehiago igorri dizkie Gobernuko langileei, covidari aurre egiteko araudia urratzeagatik.
"Poliziak isuna jartzeko asmoa duenaren jakinarazpena jaso dute gaur lehen ministroak eta Ekonomia ministroak", azaldu du Exekutiboko bozeramaileak.
Downing Streeten zein Gobernuko beste eraikin batzuetan egindako 12 festa eta ekitaldi sozial ikertzen ari dira segurtasun indarrak. Lehen ministroak gutxienez horietako hirutan parte hartu zuen.
Buruzagi laboristak dimisioa eskatu du
Keir Starmer laboristak, oposizioko buruzagiak, Sunak eta Johnson zigortu behar dituztela jakin bezain laster, "dimisioa eman behar" dutela esan du, legea urratzeagatik eta "herritarrei behin eta berriro gezurra esateagatik".
"Kontserbadoreak guztiz zikinduta daude gobernatzeko. Erresuma Batuak zerbait hobea merezi du", idatzi du Starmerrek Twitter sare sozialean.
Urtarrila bukaeran, Sue Gray goi funtzionarioak festen inguruko txosten partzial bat argitaratu zuen. Exekutiboaren "lidertza falta" kritikatu zuen Grayk, herritarrak murrizketa zorrotzak pairatzen ari zirenean bilera sozialak saihestu ez izanagatik.
Era berean, Downing Streeten "gehiegizko alkohol kontsumoa" ematen ari zela salatu zuen. Hala ere, txostenaren zati bat bakarrik jakitera eman zuten, Poliziaren ikerketa ez oztopatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi hildako eta 50 zauritu inguru, A-63 errepidean, Landetan, izandako hainbat ibilgailuren arteko istripuan
Flixbus konpainiako bi autobusen arteko istripuaren ondorioz, 50 bat ibilgailuk talka egin dute eta bi pertsona hil eta 50 pertsona inguru zauritu dira.
Europako herrialdeek Groenlandiako subiranotasunaren eta egungo mugen alde egin dute, NATOko kide gisa
Besteak beste, Espainiak, Frantziak eta Danimarkak babestu dute adierazpena. Esan dutenez, AEB "funtsezko bazkidea" da Artikoa "seguru" mantentzeko, baina adierazpena Donald Trumpek lurraldea bereganatzeko egindako mehatxuen ostean iritsi da.
Venezuelan atxilotutako preso politiko espainiarrak askatzeko eskatu dio Espainiak Delcy Rodriguezi
Nicolas Maduro atxilotu eta Venezuelako presidenteordeak agintea bere gain hartu ostean, Espainiako Gobernuak ahozko ohar baten bidez helarazi dio bere eskaera.
Trumpek bultzatutako Kapitolioaren aurkako erasoaren bosgarren urteurrena
2021eko urtarrilaren 6an, Donald Trumpen ehunka jarraitzaile Kapitolioan sartu ziren, Joe Biden demokrataren hauteskunde garaipena berresten zen bitartean. Bost urte geroago, erasoagatik auzipetutako 1600 pertsonak indultatu egin dituzte, edo zigorrak kommutatu zaizkie.
Boluntarioen Koalizioak Ukrainarentzako segurtasun konpromiso zehatzak lortu nahi ditu Parisen
AEBk lehen aldiz parte hartuko du Europako buruzagiekin eta Zelenskirekin batera Ukrainako gerrari irtenbide bat bilatzeko aurrez aurreko goi-bilera oso batean.
6,2 graduko lurrikara batek Japonia astindu du
Japoniako agintariek ziurtatu dute ez dagoela tsunami arriskurik.
Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxikitzeagatik eta lehenbailehen itzultzeko asmoa agertu du
Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Machadok adierazi du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. Hala ere, Trumpek Venezuelako gobernua Machadoren esku uztea baztertu du, herrialdearen babesik ez duela argudiatuta.
Delcy Rodriguezek Venezuelako presidente karguaren zina egin du, Maduroren bahiketaren ostean
Orain arteko presidenteorde exekutiboak "ohorez eta minez" zin egin du Latinoamerikako herrialdeko behin-behineko buruzagi berri bezala, Asanblea Nazionalean. Jorge Rodriguez Parlamentuko presidenteak Nicolas Maduro presidentearen itzulera ezarri du helburu nagusitzat. Caracasen dozenaka hildako utzi zituen operazio militar batean atzeman zuen AEBk.
Madurok errugabetzat jo du bere burua AEBko epailearen aurrean
Venezuelako presidentearen eta haren emaztearen abokatu taldeek erabaki dute "une honetan" baldintzapeko askatasuna ez eskatzea.
EBk ez du Groenlandia arriskuan ikusten, AEB herrialde aliatua delako
Bestalde, Danimarkako lehen ministroak ohartarazi duenez, "NATOko herrialde batek NATOko beste herrialde bati eraso egiten badio, dena amaituko da".