UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hirugarren Mundu Gerraren "arriskua benetakoa" dela ohartarazi du Errusiak

Antonio Guterres NBEren idazkari nagusia Moskura joango da gaur Errusiako Atzerri ministroarekin elkartzeko eta asteazkenean Ukrainara egingo du bisita Zelenski presidentearekin biltzeko.
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa artxiboko irudi batean
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ukrainako gerraren testuinguruan tentsioak gora egin du azken orduotan. Izan ere, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak ohartarazi duenez, Hirugarren Mundu Gerraren eta gerra nuklearraren "arriskua benetakoa" da.

"Arriskua serioa da, benetakoa da. Ezin da gutxietsi", adierazi du Lavrovek Errusiako telebista kate batean. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroaren hitzetan, gerra nuklearraren arriskua "larria da, benetakoa, eta ez da gutxietsi behar".

Gerra horrek ez lukeela irabazlerik izango ere esan du.

Era berean, Mendebaldeak Ukrainari bidalitako armak Errusiako indarren helburu direla azpimarratu du.

Bestalde, Errusiaren inbasiotik defendatzeko Mendebaldeak Ukrainara bidalitako armak Errusiako indar armatuentzat helburu legitimo bihurtuko direla adierazi du.

Testuinguru honetan Antonio Guterres NBEren idazkari nagusia Errusiara joango da gaur Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroarekin eta Vladimir Putin presidentearekin elkartzeko. Asteazkenean, ostera, Ukrainara egingo du bisita Atzerri ministroarekin eta Zelenski presidentearekin biltzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEB eta Txina, Hego Pazifikoko uharteak kontrolatzeko lehia bizian. Zergatik?

Ozeano Barea Asia eta Amerika arteko itsaso handi-handia da. Han zehar itsasbideak, urpeko kableak eta era guztietako merkataritza trafikoa daude, etengabe. Horregatik, bide horiek bereganatu nahi dituzten potentziek ezinbestekoa dute ozeano erraldoi horretan dauden irlak kontrolatzea, base logistikoak, eta, kasu askotan, militarrak direlako. Hain zuzen, Estatu Batuek eta Txinak Pazifikoko 14 herrialde horiek kontrolatzeko sokatiran ari dira. Papua Ginea Berria milioi bat biztanle duen uharte bakarra da; txikiena, Niuee izeneko uhartea, ez da 2.000 biztanlera ere iristen. 14 horietatik 11 Txinarekin daude lerratuta. Hiruk baino ez dute Taiwanen subiranotasuna aitortzen. Batzuek, Papua Ginea Berria kasu, Estatu Batuekiko segurtasun akordioei eusten diete, beste batzuek, ordea, Txinarekin defentsa akordioak sinatu dituzte. Horren adibide da Salomon Uhartea. Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko burua, han izan da.

Gehiago ikusi