Aurpegia estaltzeko agindu diete talibanek emakumeei eta burka erabiltzea gomendatu
Talibanen erregimenak agindu berria kaleratu du zigorrak iragarriz etxetik kanpo aurpegia estaltzen ez duten emakumeen kontra. Gainera, burka erabiltzea gomendatu die, 1996tik 2001era talibanen lehen erregimenean derrigorrezko izan zen jantzia, alegia.
Hebatula Ajundzada talibanen buruzagi nagusiak eman du agindua, zuzenean, eta Birtutea Sustatzeko eta Bizioa Prebenitzeko Ministerioak zabaldu du, 'sharia' edo lege islamikoa betetzen dela kontrolatzeko ardura duen erakundeak, alegia. "Afganistango emakumeek % 99k jada erabiltzen dute hijaba. Gainontzekoek ere erabili beharko lukete, ez dago aitzakiarik eurentzat" dio dokumentuak. Bertan zehazten dute 'hijab'arekin gorputz osoa estaltzen duten jantzia esan nahi dutela, eta "burka da aukerarik onena" gehitzen dute.
Ministerioaren bozeramaile batek prentsaurrean adierazi duenez, emakumeek aurpegia estali behar dute publikoan egonez gero; bestela, bere "zaintzaile" gizonezkoek zigorra jaso dezakete, edo kartzelan amaitu, Jaama agentziaren arabera.
Talibanen arabera, horrela jantzita, emakumeek euren "zaintzaile" ez diren gizonekin topo egingo balute, "probokazioak ekidingo lirateke". Senarrak nahiz familiako gizonak bakarrik izaten dira "zaintzaileak".
Agindu berriak ez ditu emakumeak jantzi zehatz bat janztera behartzen baina baten alde egiten du, zehazki, aukera onena delakoan: burka. Testuak gainera, ondokoa dio: "emakumeek ez badute ezer garrantzitsurik egiteko, hobe etxean geratzen badira".
Fundamentalistek boterea eskuratu zutenean, emakume afganiarren eskubideak errespetatuko zituztela esan zuten, nazioartearen onespena lortzeko. Baina, errealitatean, emakumeen egoera talibanen lehen erregimenean bezalakoa da edo horretara doa. Orduan etxean egotera behartu zituzten, ikasteko eta lan egiteko aukera kenduz.
Emakumeen kontrako agindu horietako askoren atzean Birtutea Sustatzeko eta Bizioa Prebenitzeko Ministerioa dago, talibanen lehen erregimenean indarrean jarritako erakundea. AEBen inbasioarekin bertan behera geratu zen eta orain, 20 urte beranduago, berriz ere indarrean sartu da, Emakumearen Ministerioa izandakoaren ordez, hain zuzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.