Dekretua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talibanek emakumeen eskubideak errespetatzearen alde egin dute eta "jabetza bat ez" direla esan dute

Emirerri Islamikoaren izenean emandako dekretuaren arabera, emakumeak "gizaki noble eta askeak" dira, eta ezin dira behartu "euren borondatearen aurka ezkontzera".
Emakumeak Afganistanen
Emakumeak Afganistanen. Argazkia: Pixabay.com.

Afganistanen boterea hartu eta hiru hilabete eta erdira, talibanek dekretu bat eman dute ostiral honetan, emakumeen eskubideak errespetatzeko eta "jabetza bat ez" direla ziurtatzeko.

Zabihula Muyahid talibanen bozeramaileak Twitterren adierazi duenez, Emirerri Islamikoaren izenean sinatutako dekretuak emakumeak "gizaki noble eta askeak" direla azpimarratzen du, eta ez direla "euren borondatearen aurka ezkontzera behartu behar".

Hala, "beren eskubideak bermatzeko neurri garrantzitsuak" martxan jartzeko eskatu diete erakunde erlijiosoei eta liderrei. "Inork ezin dio emakume bati beste bati eman bake-akordio baten truke edo auzi bati amaiera emateko", jasotzen du dokumentuak.

Talibanek emakumeen eskubideak eta askatasunak nabarmen murriztu ondoren iritsi da testua, abuztuaren erdialdean boterea eskuratu ondoren, eta horrek polemika piztu du nazioartean.

Hala ere, dekretuak nabarmentzen du orain emakume bakar bat ere ez dela "ezkontzera behartu behar, ezkongabea edo alarguna izan". Afganistanen, askotan, emakumeak ezkontzan entregatzen dituzte, familien arteko liskar baten ondoren, erreparazio-neurri gisa.

Dekretuak, gainera, eskubide horiek betetzen direla bermatzeko deia egiten die herrialdeko ministerioei — bereziki, Erlijio Gaietarako Ministerioari eta Informazio Ministerioari —, eta horrek esan nahi du emakume bat bakarrik ezkondu ahal izango dela berak "baimena ematen badu". "Ez dira hertsaduraren edo presioaren bidez behartu behar", gaineratu du.

Talibanek azaldu dutenez, dekretu hau islamaren arauen barruan sartzen da, nahiz eta eskubide horiek aldez aurretik bermatuta zeuden Afganistango lege-esparruan. Hala ere, ez du inolako aipamenik egiten emakumeek lan-eremuan edo esparru akademikoan dituzten eskubideei buruz.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X