Terrasan bizi ziren bi ahizpa pakistandar torturatu eta hil dituzte, adostutako ezkontza bati uko egiteagatik
Torturatu eta tiroz hil dituzte, behartutako ezkontza bati uko egiteagatik. Terrasan (Katalunia) bizi ziren bi ahizpa pakistandar dira biktimak, eta haien lehengusu eta osabak hiltzaileak. Joan den ostiralean izan ziren hilketak Pakistango Gujrat herrian, Punjab probintzian.
20 eta 24 urteko bi emakumeak duela urtebete inguru behartu zituzten bi lehengusurekin ezkontzera. Batzuen eta besteen gurasoek adostutako ezkontza bat izan zen, eta emakumeak Bartzelonan eta gizonezkoak Punjaben zeudenez, telematikoki egin zuten zeremonia.
Pakistango Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, joan de ostegunean bi emakumeak Gujratera joan ziren, ezkontza bertan behera uzteko asmotan. Banatzea nahi zuten. Han zain zeuden bi gizonezkoek baina, bi ahizpak erabili nahi zituzten, Espainiara migratu ahal izateko. Bitartekari lanak egitea eskatu zieten. Emakumeek uko egin, eta euren asmoen berri eman zietenean, torturatu eta lo zeuden bitartean tiroz akabatu zituzten. "Ohore krimena" deitzen dieten han.
Orain arte, sei gizonezko atxilotu dituzte — emakumeen lehengusuak eta osabak —, hilketekin lotura dutelakoan. "Badaezpadako atxiloaldia ezarri diete sei atxilotuei. Lehen ikerketen arabera, ohore krimenak izan dira. Emakumeek dibortzioa nahi zuten, behartutako ezkontza baten ondoren. Orain, beste gizon batzuekin ezkontzea nahi zuten", adierazi du Poliziak. "Gutxienez beste lau susmagarri" daudela jakinarazi dute ikerketaren arduradunek, tartean, "Espainian dagoen bi ahizpen aita".
Espainiak Islamabaden duen enbaxadako iturrien arabera, bi ahizpek egoitza-baimena zuten Espainian bizitzeko, baina nazionalitate pakistandarra zuten. "Espainiar nazionalitatea ez zutenez, ezin dugu enbaxadak eskaintzen duen laguntza-zerbitzua eskaini", azaldu dute. Halaber, enbaxadatik jakinarazi dutenez, bi ahizpen hilketak "ez dira kasu isolatuak". Azken urteotan, dozenaka laguntza-eskari jaso dituzte, antzeko egoerengatik.
"Ohora krimenak" ohikoak dira Asia hegoaldean. Pakistango Giza Eskubideen Batzordea gobernuz kanpoko erakundeak berriki bildutako datuen arabera, "iaz 478 ohore krimen gertatu ziren Pakistanen". 2004 eta 2018 urteen artean, berriz, 17.628 kasu zenbatu zituzten, baina kopurua askoz handiagoa dela ziur daude, kasu asko ez baitira salatu ere egiten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gerrari amaiera emateko, Iranen planaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBkin gerraren amaiera negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.