Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 migratzaile hilda aurkitu dituzte kamioi batean Texasen

Hildako lagunak mexikarrak, guatemalarrak eta hondurastarrak ziren. Kamioiaren atoian bizirik topatu dituzten 16 migratzaileak ospitalera eraman dituzte. Polizia gidariaren bila dabil.
Kamioia poliziaz inguratuta. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Gutxienez 46 migratzaile hil dira kamioi baten barruan itota, Texasen

Gutxienez 50 migratzaile topatu dituzte hilda kamioi baten atoian, Texasko San Antonio hirian. Antza, oxigeno faltagatik eta tenperatura altuen ondorioz zendu dira.

Marcelo Ebrard Mexikoko Atzerri ministroak azaldu duenez, hildako lagunetatik 22 mexikarrak dira, 7 guatemalarrak eta 2 hondurastarrak. Gainerako biktimen nortasunak ez dituzte argitu, oraingoz.

Ron Nirenberg San Antonioko alkateak esan du aurkikuntza "izugarria" izan dela eta gertakaria "giza tragediatzat" jo du. Horrez gain, zehaztu du kamioian beste 16 migratzaile topatu dituztela bizirik, eta denak ospitalera eraman dituztela.

"Ematen du pertsonen trafikoan aritzen den talde baten biktimak direla. Kamioian pare bat egun zeramatzatela uste dugu. Urik eta janaririk gabe zeuden eta laguntza bilatzen saiatu ziren", azaldu du Eric Hightower San Antoniko poliziaburuordeak.

Polizia kamioiaren gidariaren bila ari da. Ikerlariek uste dute agenteek ibilgailua ikuskatu aurretik ihesean joan zela.

Ibilgailua dagoen tokiraino poliziak, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira.

Tokiko hedabideen arabera, atoia aurkitu duten gunean ohikoa izaten da ibilgailuak gelditzea migratzaileak bertan uzteko muga modu klandestinoan zeharkatu ostean.

Mexiko. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X