Italiak Eurogune osoa krisira bultza dezake
Finantza merketuek, ostiral honetan urduri, begirada guztiak Italian dituzte jarrita. Draghi Gobernuko presidenteak bere dimisio aurkeztu zuen ostegun honetan, gobernu koalizioan, M5S, 5 Izar Mugimenduaren babesa galdu duelako. Ordu batzuk geroago, Sergio Mattarellak, Errepublikako presidenteak, dimisio ukatu bazion ere, herrialdeak ziurgabetasunean jarraitzen du.
Krisia Italiarentzat une txarrean agertu da. Herrialde hori pandemiak utzitako ondorioetatik berriro irteten ari zen, baina, orduan, Ukrainako gerra hasi eta ondorioz sortutako erregaien krisia etorri zen. Beraz, iaz hasitako berrindartze ekonomikoa berriz egoera ezegonkorrean dago.
Inflazioaren ondorioz, Europako Banku Zentralak interes tipoak igo ditu, eta Italiako zor publikoa, Europako beste herrialdeetakoa bezala, finantziatzeari utzi dio, edo modu erreserbatuagoan egiten du. Edonola ere, Italiak bere zorra finantziatzen ikas dezala nahi dute.
Egoera horretan, Draghik gobernua utzi nahi du, nahiz eta bere aurreko guztiek baino finantza merkatuen eta enpresen aldetik babes handiagoa izan. Mattarella presidenteak Draghiri dimisioa ukatu arren, Italia geratuta dago, eta hutsune politikoari aurre egin behar dio.
Astelehenean, gobernuko ordezkari batzuk Aljeriara[RMI1] joango dira, Italiak duen gas hornitzailerik handienera. Asteazkenean, Draghi parlamentuan azalduko da. Gero zer gertatuko den, inork ez daki. Ez jakintasun hori oso kaltegarria da ekonomiarentzat, Italiak gidaritza indartsua behar baitu. Bart, burtsa italiarrak beherakada nabaria jasan zuen: % 3,4. Hala ere, ostiral honetan egonkortasunera itzuli da, batez ere bankuen alorrean.
Edonola ere, Italiaren arrisku prima (10 urterako zor publikoaren interes tipoak, Alemaniakoarekin konparatuz) izugarri igo dira, % 5, 222 puntura iritsi arte. Maila hori oraindik aurreko krisialdietakoa baino txikiagoa izan arren, Italia arrisku faktore bat izaten jarraitzen du. Neurriz Grezia baino askoz handiago denez, Eurogune osoa krisian jar dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.