Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko Erreserba Federalak 0,75 puntu igo ditu interes-tasak

Joan den martxoaz geroztik, laugarren igoera da, eta Erreserba Federalak ohartarazi du ez dela azkena izango. Inflazioa % 9koa da AEBetan, azken 40 urteotan eman den zifrarik altuena.
Jerome Powell AEBko Erreserba Federaleko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Jerome Powell AEBko Erreserba Federaleko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federalak asteazken honetan iragarri du interes-tasak 0,75 puntu igoko dituela prezioaren etengabeko gorakada gelditzeko. Bi hilabetetan burutzen duen bigarren igoera da, eta laugarrena, joan den martxotik.

Gauzak horrela, munduko ekonomia handienaren interes-tasa ofiziala % 2,25 eta % 2,50 artean egongo da.

Erreserba Federalaren Gobernuak bi eguneko bilera egin du erabakia hartzeko, eta ohartarazi du etorkizunean igoera gehiago izango direla.  

1994an egin zuen azkenekoz 0,75 puntuko igoera, Alan Greenspanen agintaritzapean. Orduan inflazioa % 2,7koa zen eta egun % 9,1ekoa da. 40 urtetan ez da horrelako zifrarik ikusi AEBetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Fotografía de archivo del 11 de diciembre de 2025 que muestra a la líder opositora venezolana María Corina Machado hablando durante una conferencia de prensa tras recibir el Premio Nobel de la Paz 2025, en Oslo (Noruega)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxikitzeagatik eta lehenbailehen itzultzeko asmoa agertu du

Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Machadok adierazi du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. Hala ere, Trumpek Venezuelako gobernua Machadoren esku uztea baztertu du, herrialdearen babesik ez duela argudiatuta. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X