Gertakaria, Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, auto bat lapurtu eta ihes eginda arriskua sortuz gidatzeagatik

Atxilotuak, 37 urtekoa bera, giltzak jarrita zituen auto bat lapurtu du asteazken arratsaldean, eta, ertzainek aurkituta, abiadura handian zirkulatuz ihes egin du. Azkenean, Ertzaintzaren auto baten aurka egin du talka.

Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, motordun ibilgailua lapurtzea, arriskua sortuz gidatzea eta atentatuaren delituak leporatuta. Atxilotuak giltzak jarrita zituen auto bat lapurtu du asteazken arratsaldean, eta, ertzainek aurkituta, abiadura handian zirkulatuz ihes egin du. Azkenean, Ertzaintzaren auto baten aurka egin du talka.

Testuinguru horretan, Ertzaintzak zabaldu duenez, 20:20ak aldera, agenteei jakitera eman diete giltzak jarrita zituen auto bat lapurtu dutela Bilboko Fika kalean. Gertaeraren berri Udaltzaingoari eman diotenean, autoaren bila hasi dira, eta Urazurrutia kalean aurkitu dute ertzain batzuek. Agenteak autora hurbildu dira, geldi eta zirkulazioko erreia oztopatzen ari baitzen; auto barruan pertsona bakarra zegoen, gidariaren lekuan autoaren azeleragailua etengabe sakatuz. Agenteek motorra itzaltzeko eta autotik jaisteko esan diote, baina gizonak ez die kasurik egin, eta bat-batean autoa azeleratu eta ihes egin du. Agenteetako batek baztertu egin behar izan du, autoak harrapa ez zezan.

Une horretan, autoari atzetik segika hasi dira, Bilboko kaleetan zehar, eta gizonak abiadura handian zirkulatu du, semaforoak gorri zeudela igaro ditu eta kale batzuetan debekatutako noranzkoan sartu da. Gainera, errei batetik bestera etengabe igarotzen zen, eta ausarkeriaz aurreratzen zituen beste auto batzuk, gainerako gidariak eta oinezkoak arriskuan jarriz; batzuek baztertu egin behar izan baitute, harrapa ez zitzan.

Polizia-autotik behin eta berriz emandako aginduei kasurik egin gabe, gidariak San Adrian ingurura iritsi arte jarraitu du, eta, bertan, beste patruila batek itxi dio bidea, Askatasuna kalean. Gizona gidatzen ari zen autoak Ertzaintzaren autoarekin talka egin du bi aldiz, lekutik ihes egiten saiatuz, baina atzeman egin dute. Gidariak jarrera biolentoa izan du hasieratik, dio Ertzaintzak, eta agenteei ukabilkadak eta ostikoak emanez aurre egin die; azkenean, motordun ibilgailua erabiltzeko lapurtzearen, ausarkeriaz gidatzearen eta atentatuaren delituak leporatuta atxilotu dute.

Bi ertzainek osasun-laguntza behar izan dute atxilotuak polizia-autoa jo duenean, baita gerora ere, atxilotzeko unean, eragindako kontusioengatik.

Ostegun goizean, dagozkion eginbideak amaitutakoan, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarri dute. Polizia-aurrekari ugari ditu gizonak.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X