Espioitza-globoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AIM-9X misil batekin bota du AEBk herrialdea zeharkatu duen ustezko espioitza-globo txinatarra

Joe Bidenek baimendu du aparatuaren aurkako erasoa, eta AEBetako Indar Armatuek ustezko espioitza-globo txinatarra eraitsi dute, behin Ozeano Atlantikoko uretan zegoenean, herrialdea kostatik kostara zeharkatu ondoren.
Globo-espía derribado
18:00 - 20:00
AEBek ustezko espioitza-globo txinatarra bota duten uneko irudiak

AEBetako Indar Armatuek ustezko espioitza-globo txinatarra eraitsi dute, Ozeano Atlantikoko uretan zegoenean eta herrialde osoa kostatik kostara zeharkatu ondoren, agintari estatubatuarrek jakitera eman dutenez.

Hegazkin askok parte hartu dute misioan, baina bakarrak, F-22 borroka-hegazkin batek, egin du tiro, eta AIM-9X misil bakarra erabili du, AEBetako goi funtzionario militar batek azaldu duenez. AEB Globoa Estatu Batuetako kostaldetik sei itsas miliara bota dute.

CNNk iturri anonimo ofizialak aipatuta eman du eraistearen berri, eta azaldu du Joe Biden presidenteak berak baimendu duela erasoa. 

Defentsako arduradun batek CNNri azaldu dionez, eraitsi baino lehenagotik, prest daude Itsasoko eta Kostako Guardiako langileak, hondakinak berreskuratzeko,

Ameriketako Estatu Batuetako Abiazio Administrazio Federalak (FAA, ingelesezko sigletan), gainera, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko hiru aireportutan jarduera eteteko agindua eman du arratsaldean, eta aire-espazioa itxi du operazioa baino lehen.

Hegaldien jarraipena egiteko hainbat atarik jakinarazi duten aparatu militarrak zeudela Txinako globoaren ibilbidean zehar. Horien artean, KC-135R hegaldiko bi birhornidura-hegazkin eta C-130 Hercules bat. Ehiza-hegazkinak ez dira radar horietan agertzen. 

Larunbat honetan Carolinetako hainbat tokitan ikusi ahal izan da globoa, kostalderanzko norabidean.

Yorkeko konderriko Poliziak, Hego Carolinan, globoaren aurka ez egiteko ohartarazi die herritarrei. "60.000 oin baino gehiagoko altueran dago -18.000 metro-. Ez saiatu tiro egiten!! Zuen fusilen balek ez dute harrapatuko ", azaldu du Yorkeko sheriffaren departamentuak Twitterren argitaratutako mezu batean.

Joan den asteartean ikusi zuten lehen aldiz globoa Montana gainean, eta herrialdea zeharkatu du ekialdeko kostalderaino. Pentagonoko goi-kargudunek ohartarazi zuten arriskutsua zela aparatua eremu kontinentalean botatzea, hondakinek kalteak eragin zitzaketelako eta behin Atlantikora iritsitakoan eraitsi dute.

Larunbat honetan Bidenek esana zuen globoaz "arduratuko" zela. "Horretaz arduratuko gara", adierazi du New Yorkeko Syracuse hiritik, prentsak zunda txinatarra eraisteko aukerari buruz galdetu dionean, CNN kateak jakitera eman duenez.

"Bortxaketa onartezina"

AEBk larunbat honetan ziurtatu duenez, Txinak gezurra esan du esanez azken egunetan herrialdea gainditu eta gaur eritsia izan den zunda aparatu meteorologikoa zela. AEBko subiranotasunaren "urraketa onartezintzat" jo du, gainera. 

"Globoak ez dio mehatxu militar edo fisiko zuzenik egin AEBetako herriari, baina gure aire-eremuan hainbat egunez sartzea gure subiranotasunaren urraketa onartezina izan da", adierazi du Defentsa Departamentuko goi mailako funtzionario batek hedabideekin izandako elkarrizketa batean.

Pentagonoak ostegunean iragarri zuen Txinako "espioi globo" baten mugimenduak jarraitzen ari zirela Montana estatuaren gainean (AEBko ipar-ekialdea). Hain justu, AEBtako misil nuklearren siloen hiru eremuetako bat dago bertan.

Txinak ostiralean onartu zuen globoa berea dela, baina "ikerketa helburuetarako erabiltzen den bideragarri zibila" dela ziurtatu zuen, meteorologikoak batez ere.  

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X