Itsas zabaleko aliantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsas zabala babesteko itun "historikoa" itxi du NBEk

Itsas zabaleko aliantzaren arabera, akordioa aurrerapauso handia da itsasoko bizitza legez babesteko, eta itsas handiko "gobernantza" XXI. mendera egokitzeko.
Hau da, ozeano guztiaren %64 nazioarteko urak dira, beste era batera esanda, inorenak ez diren urak dira. Eta hain juxtu ere ur horiek eta bertako biodibertsitatea babestea da adosturiko itun honen bitartez lortu nahi dutena.  Izan ere, egun, nazioarteko uren %1 bakarrik dago araututa.
18:00 - 20:00
Itsas zabaleko biodibertsitatea babesteko "akordio historikoa"ren gakoak

Mundu osoko itsas erakundeek, talde ekologistek eta ingurumenaren babeserako sortutako elkarteek osatzen dute itsas zabaleko aliantza, eta guztiek "historikotzat" jo dute Nazio Batuen Erakundeak itsas zabala babesteko asmoz gaur, igandearekin, erdietsitako ituna.

Hain zuzen ere, gobernuz kanpoko 40 erakunde eta Ingurumenaren Babeserako Nazioarteko Batasuna batzen ditu aliantza horrek. Guztiek, ohar baten bidez, ziurtatu dute NBEko herrialdeek gauerdian lortutako akordioa aurrerapauso garrantzitsua dela itsasoko bizitza legez babesteko, eta itsas handiko "gobernantza" XXI. mendera egokitzeko.

Gaur egun itsas zabalaren % 1 baino ez dago babestuta, eta itun honi esker adostu dute 2030erako gutxienez munduko ozeanoen % 30 babestea.

Hartara, neurri "berritzaileak" hartuko dituzte, ozeanoen bizitzan eragina duten giza ekintzak neurtu eta kudeatzeko, eta itsasoaren osasuna kaltetu duten arrantza, itsas garraioa edota beste zenbait ekintzen gestioa hobetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X