AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joe Bidenek asteartean iragarriko du bere hautagaitza, 'Post' egunkariaren arabera

Bidenek hilabeteak daramatza aditzera ematen 2024ko hauteskundeetara aurkeztuko dela. Iragarkia egiteko, bideo bat kaleratuko omen du, eta 2020ko presidentetzarako hauteskundeetarako hautagaitza irabazlea iragarri zuen egun berean egingo du iragarpena.
Joe Biden. Artxiboko argazkia: EFE.
Joe Biden. Artxiboko argazkia: EFE.

Joe Biden AEBko presidenteak 2024rako hautagaitza iragartzeko asmoa du datorren asteartean, apirilaren 25ean, The Washington Post egunkariaren arabera.

Iragarkia egiteko, bideo bat kaleratuko omen du, eta 2020ko presidentetzarako hauteskundeetarako hautagaitza irabazlea iragarri zuen egun berean egingo du iragarpena.

Joan den azaroan 80 urte bete zituen demokratak ez du oraindik iragarpen ofizialik egin, baina hilabeteak daramatza 2024ko hauteskundeetara aurkeztuko dela aditzera ematen.

Aurkeztekotan, Donald Trump (2017-2021) izan dezake parez pare, hark dagoeneko iragarri baitu errepublikanoen izendapena bilatzeko asmoa duela Etxe Zurirako lehian sartzeko. Horrela balitz, 2020ko hauteskunde lehia errepikatuko litzateke; Bidenek irabazi zuen orduan.

Hala ere, beste politikari kontserbadore batzuk errepublikanoen hautagai izateko prest agertu dira, hala nola Ron DeSantis Floridako gobernadorea eta Mike Pence Trumpekin presidenteorde izandakoa. Oraingoz, baina, ez dute urrats ofizialik eman.

Nikki Haley Hego Carolinako gobernadore ohiak, berriz, bai iragarri du ofizialki bere hautagaitza. Trumpen Presidentetzan NBEn enbaxadore izan zena agintari ohi eztabaidatuari aurre egiteko asmoa agertu duen lehen hautagai kontserbadorea da. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X