Erdoganek irabazi ditu hauteskundeak, baina ez bigarren itzulia saihesteko gehiengoarekin
Recep Tayyip Erdogan Turkiako egungo presidente eta berrautaketarako hautagaiak agintean jarraitzeko pauso garrantzitsua eman du igandean, presidentea aukeratzeko hauteskundeak irabazita. Bozkatuena izan bada ere, ez du bigarren itzulia saihesteko gehiengo osorik, eta, ondorioz, herritarrak berriro bozkatzera deituko dituzte hilaren 28an, herrialdeko presidentea hautatzeko.
Zehazki, Erdoganek botoen % 49,4 lortu ditu, eta Kiliçdaroglu sozialdemokratak, berriz, % 44,96, botoen % 99 zenbatuta hauteskunde batzordeak gaur zabaldutako datu ofizialen arabera.
Oso atzetik legoke Sinan Ogan hautagai ultraeskuindarra, botoen % 5,2 lortuta, baina haren babesa funtsezkoa izan liteke hauteskundeen bigarren itzulian.
Azken egunetako inkestek aurreikusitakoa baino emaitza hobeak lortu ditu Erdoganek. Botoen kontaketa erabat amaitu ez bada ere, Erdoganek bere jarraitzaileen aurrean esan du Kiliçdaroglu oposizioko hautagaiaren "aurretik" doala. Are gehiago, lehenengo itzulian gehiengoa lortzea espero duela adierazi du.
Atzerriko botoak zenbatzea falta da behin betiko emaitzak ezagutzeko.
Oposizioak manipulazioa salatu du
CHP sozialdemokratak, Turkiako oposizioko alderdi nagusiak, salatu du presidenterako hauteskundeetan "manipulazioa" izan dela emaitzak biltzerakoan, eta Kemal Kiliçdaroglu hautagaiak Recep Tayyip Erdogan egungo estatuburua garaitu duela esan du.
"7,5 milioi boto ez dira sisteman sartu; hain justu, indartsuenak garen lekuetakoak. Emaitzak manipulatzen dituzte eta jendea behartzen dute gau osoa telebista aurrean ematera", salatu du Ekrem Imamoglu Istanbulgo alkateak.
Kexuak bi aldeetatik
Hauteskunde-eguna gorabehera handirik gabe igaro bada ere, tentsioak gora egin du zenbaketak aurrera egin ahala, batez ere hautagaien eta alderdien artean.
Kiliçdarogluren alderdiak (CHP) datu fidagarririk ez ematea leporatu dio Anadolu agentziari, eta AKPri boto-txartelen zenbaketa blokeatu izana, bai eta aktak inpugnatu izana ere oposizioa indartsuagoa den tokietan.
Ildo horretan, hautagaiak berak "beren postuak ez uzteko" eskatu die kontu-hartzaileei eta zenbaketan parte hartzen duten boluntarioei, zenbaketa behar bezala egiten dela ziurtatzeko.
Ankarako alkate Mansur Yavas sozialdemokratak ziurtatu duenez, hiri handien zenbaketa osoa sartzen denean, oposizioko hautagaiak gehiengo osoa izango du lehen itzulian presidenterako hauteskundeak irabazteko.
Erdoganek CHP kritikatu du zenbaketaren iragarpen ofiziala egin baino lehen emaitzak zabaltzen hasteagatik, eta hauteskunde-mahaietako ordezkariei boto-zenbaketa ez uzteko eskatu die.
"Hauteskundeak hain giro positibo eta demokratikoan egin direnean eta botoen zenbaketak oraindik jarraitzen duenean, emaitzak presaka iragartzen saiatzeak herritarren borondatea usurpatzea esan nahi du", esan zuen presidenteak.
Presidenterako hauteskundeekin batera, Parlamenturako hauteskundeak ere egin dituzte igandean Turkian. Hauteskunde horietan, AKPren (Erdoganen alderdi islamista) inguruan osatutako aliantzak botoen % 50 eta Parlamentuko 600 diputatuetatik 324 erdietsi ditu; beraz, duela 20 urtetik duen gehiengo osoari eutsiko dio.
CHP alderdi sozialdemokrata 134 eserleku izatetik 167 izatera igo da, eta koalizioko kide duen IYI alderdiak, berriz, 44 eskuratu ditu. HDP alderdi ezkertiar eta kurduak hirugarren indarra izaten jarraituko du, 62 eserlekurekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu
Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.
Hautagai sozialista faborito dela egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Portugalen igande honetan
Inkesten arabera, Antonio Jose Seguro sozialistak botoen % 67 jasoko ditu, eta Andre Ventura ultraeskuindarrak, berriz, % 32. Ekaitzak Portugalen eragindako hondamendi betean egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia.