AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

106 dira dagoeneko Mauiko suteetan hildakoak

Hawaiiko agintarien arabera, hildakoen kopurua bikoiztu egin daiteke. AEBko presidenteak uhartea "lehenbailehen" bisitatuko duela agindu du.
20230816091232_hawaii-suteak_
18:00 - 20:00
Hawaiiko suteetan hildakoen kopurua 106ra igo da azken orduetan

Hawaiiko agintariek eguneratu egin dute Mauiko suteetan hildakoen kopurua, eta 106ra igo dute. Dena dela, biktima kopuruak gora egingo du.

Konderriko webgunean argitaratutako balantzearen arabera, Mauin suak kiskalitako eremuaren % 32 inguru soilik arakatu dute.

Suteak AEBko azken ehun urteetako hilgarrienak izaten ari dira.

Joe Biden AEBko presidenteak Hawaiira "lehenbailehen" joango dela ziurtatu du. Isilik zegoen ostegunetik, eta horrek areagotu egin ditu horren gobernuaren kudeaketaren inguruko kritikak. Presidentearen laguntzaileek azaldu dutenez, etengabeko harremanetan daude Larrialdiak Kudeatzeko Agentzia Federalarekin, Kongresuak Hawaiin duen ordezkaritzarekin eta Josh Green gobernadorearekin. Azken horrek publikoki goraipatu du Bidenen kudeaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X