Barruan 170 pertsona migratzaile dituen ontzi batek lau egun daramatza Mauritaniako uretan, porturatzeko zain
Ostegunetik, Nuadibu badian (Mauritania) ainguratuta dago Guardia Zibilaren Rio Tajo ontzia, barruan 168 pertsona migratzaile dituela, bertako agintariek porturatzeko baimena eman zain, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Beste itsasontzi batek itsaso zabalean erreskatatutako pertsonak lehorreratzekoak ziren, baina, antza, Mauritaniak ez du horretarako baimenik eman. Fernando Grande-Marlaska jarduneko ministroak zuzentzen duen ministerioak espero du aurki konpontzea Afrikako herrialdearekin sortutako arazoak.
Bi herrialdeek hitzarmena dute duela 10 bat urte. Horren arabera, "migratzaileak, euren nazionalitatea edozein dela ere, portuetara itzultzeko eskubidea du Espainiak, Mauritaniako kostaldetik irten edo igaro badira".
Barne Ministerioaren arabera, Mauritaniarekin duten harremanak "bikainak" dira, eta "horren erakusle" da 2021ean 55 ontzi heldu zirela Kanarietara, baina iaz bost izan ziren, aurten bezala.
Barne Ministeriotik nabarmendu dutenez, ontzian "egoera lasaia" dute. Dena dela, Guardia Zibilaren esanetan, "migratzaileen urduritasuna tarteko, istilu txikiren bat izan zen" larunbatean. Antza, "agenteek airera pare bat tiro egin zituzten".
Zure interesekoa izan daiteke
Krisia BBCn: Zer gertatu da eta zein dira hurrengo pausoak?
Tim Davie Erresuma Batuko irrati-telebista publikoaren zuzendari nagusiak eta Deborah Turness albistegien zuzendariak dimisioa eman dute, Trumpen hitzaldi baten manipulatutako bertsioa emititzeagatik.
Fung-wong tifoiak 27 hildako utzi ditu Filipinetan eta 3,6 milioi pertsonari eragin dizkio kalteak
Galerak oso handiak dira, milaka etxe suntsituta edo kaltetuta daude, 170.000 familia ebakuazio-zentroetan daude babes hartuta, eta komunikazioa oso zaila da, 37 zubi erori baitira, eta gutxienez 12 errepide nazional urak hartu ditu.
Manifestari talde bat Brasilgo COP30ean sartu da, milamilioidunenei zerga gehiago jarri diezaietela eskatzeko
Belemen, manifestariek Nazio Batuen Erakundeak kudeatzen duen COP30eko gune urdinean sartzea lortu dute. Amazoniako petrolio-ustiategien aurka protesta egin dute eta milamilioidunenek ingurumen-zergak handiagoak ordaindu ditzatela eskatu dute. Lula presidentearen aurkako mezuak ere zabaldu dituzte, Amazoniaren egoera ofizialki onartzen dena baino okerragoa dela salatuz.
Sarajevoko setioan zibilei tiro egitearen truke ordaindu omen zuten italiarrak ikertzen ari da Milango Fiskaltza
Alessandro Gobbis fiskalak ikerketa bat ireki du eskuin muturrarekin lotura duten italiar batzuei buruz. Sarajevoko setioan (1992-1996) frankotiratzaile gisa jarduteko 100.000 euro ordaintzea egozten diete.
Atentatu suizida batek gutxienez hamabi pertsona hil ditu Pakistango hiriburuko auzitegi batetik gertu
Pakistango atentatua eta astelehenean izandako Indiako leherketa ikertzeko eskatu du NBEko idazkari nagusiak.
Belgikak 2.000 euroko soldata eskaini die urtebeteko soldaduska egin nahi duten 17 urteko boluntarioei
Borondatezko soldaduska 2026ko irailean hasiko da, eta Belgikako Gobernuak 149.000 gutun baino gehiago bidali dizkie herrialdeko 17 urteko gizon eta emakume guztiei.
AEBko Gobernua berriz irekitzea onartu du Senatuak, demokraten arteko zatiketaren ostean
Finantzaketa-paketeak herrialdearen gobernuaren historiako itxialdirik luzeena (41 egunekoa) desblokeatzea ahalbidetu du, zortzi senatari demokraten babesarekin. Alderdiaren baitan krisi gogorra eragin du erabakiak.
Trumpek 1.000 milioi dolarreko salaketa jarriko diola mehatxu egin dio BBCri
Samir Shah BBC katearen presidenteak adierazi duenez, datorrena datorrela, aurre egiteko prest dago. Hala ere, Britainia Handiko parlamentuari barkamena eskatu dio eta dokumentalaren edizioan "irizpide akatsak" izan direla aitortu du.
Batzarrean "gerra egiten duten gizonak falta" direla salatuz ireki du Lulak ofizialki COP30a
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) adierazi du klima-aldaketaren auzian ezer ez egiteak geldialdi ekonomikoa eta inflazioa ekarriko dituela, eta erregaiei, finantzaketari eta egokitzapenari buruzko emaitza "argiak" eskatu ditu. 21era arte luzatuko da goi-bilera.
New Delhiko erdigunean leherketa izan da, eta gutxienez zortzi pertsona hil eta 15 zauritu dira
Leherketa Gotorleku Gorriaren aurrean izan da, Indiako hiriburuko erdiguneko gunerik turistikoenetako batean. Oraindik ez da ezagutzen zerk eta nork eragin duen leherketa, baina agintariek eskualdeko eremu gatazkatsuenetan segurtasuna indartu dute.