ISRAEL-HAMAS GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk ikerketa zabaldu du Hamasen eta Israelen ekintzak gerra krimenak diren argitzeko

Navy Pillay NBEko goi mandatariak esan duenez, "urriaren 7tik hona aurrekaririk gabeko sarraskiak ikusi ditugu" eta horiek ikertzea "premiazkoa" da.
Gaza, gaur
Gaza, gaur. Argazkia: EFE

Palestinako Lurralde Okupatuen NBEko Ikerketa Batzordeak iragarri du urriaren 7tik —egun horretan abiatu zuen ezusteko eraso bat Hamasek— Gazan zein Israelen izan diren erasoak ikertuko dituztela, gerra krimenak diren argitzeko. Hala, Hamas erakundeak, Israelgo segurtasun indarrek eta beste talde palestinar armatu batzuek egindako ekintzak aztertuko dituzte "urgentziaz".  Hala baieztatu du Navy Pillay aipatutako batzordeko buruak. Horren hitzetan, "urriaren 7tik hona aurrekaririk gabeko sarraskiak ikusi ditugu", eta "premiazkoa" da horiek guztiak ikertzea. 

2008tik 2014ra bitartean NBEko Giza Eskubideen goi ordezkaria izan zenak behin eta berriz nabarmendu du "zibilak eta zibilen azpiegiturak beti babestu" egin behar direla, eta inoiz ez direla "erasoen jomuga" izan behar. Giza eskubideen naziorteko araudia ekarri du gogorra, eta gehitu du alde guztiek dutela hori betetzeko derrigortasuna.

Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan izandako giza eskubideen urraketen inguruko txostena plazaratu du gaur NBEk, baina 2021eko maiatzetik 2023ko abuztura arteko ekintzak jasotzen dira bertan. Azken 10 egunotako erasoak ez daude bilduta, eta hori argitzera atera da Pillay. Haren esanetan, "nazioarteko legedia errespetatzea da indarkeria amaitzeko bide bakarra". "Horretarako, gatazkaren jatorrira jotzea beharrezkoa da, hau da, herri palestinarraren okupazioa eta herri horrek duen autodeterminaziorako eskubidea aitortzea", gehitu du.

Gaur kaleratutako txostenak dio azken urteotan gatazkan parte hartu duten alde guztiek ez dutela neurririk hartu zibilen heriotzak ekiditeko.

Urriaren 7an lehertu zen gerrari buruz, NBEko ordezkariak azaldu du Hamasek abiatutako erasoaldiak zein Israelgo Gobernuaren erantzunak gerra krimenen zantzu nabarmenak dituztela.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X