IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Urriko Azken Astelehena Gernikan eta urriko KPI datuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Gerra Gazako Zerrendan
Gerra Gazako Zerrendan. Argazkia: Unicef

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari nagusia kezkatuta agertu da Israelek Gazako ospitale bat ebakuatzeko agindua eman baitu, antza, eta adierazi du ezinezkoa izango dela agindu hori betetzea "gaixoen bizitza arriskuan jarri gabe".

-Urriko Azken Astelehena Gernikan: Gernikako Azken Asteleheneko azoka izango da astelehen honetan, eta 307 postu bilduko ditu aurtengoan. Euskal Herriko nekazaritza azoka garrantzitsuenetakoak milaka eta milaka pertsona erakarriko ditu aurten ere. Horregatik, Udalak garraio publikoz, autobusez nahiz trenez, joateko deia egin du.

-Urriko KPIa: Estatistika Institutu Nazionalak urriko KPI datua aurreratuko du, irailean inflazioaren urte arteko igoera % 3,5ekoa izan zelako, alegia, hilabete lehenagokoa bederatzi puntuan gainditu zuelako, argindarraren eta erregaien prezioen igoeragatik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X