Gaza erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lurreko erasoaldiaren hirugarren fasean aurrera egin du Israelek, Gazako hegoaldea jomugan

Atzo —gerra hasi zenetik 60 egun bete ziren— Israelgo tropek Hamasi eraso egiten jarraitu zuten, "orain arteko erasoaldi bortitzena burututa".
Erasoak Gazako Zerrendan
Erasoak Gazako Zerrendan. Argazkia: EFE

Gazak erasopean jarraitzen du, Israelgo Armadak lurreko operazioaren hirugarren fasea abiatu berritan. Zerrendaren hegoaldera bideratu dituzte erasoak azken egunotan. Bien bitartean, Jan Yuniseko bizilagunek Rafahrako bidea hartu dute, bonbardaketetatik ihesi.

Atzo —gerra hasi zenetik 60 egun bete ziren— Israelgo tropek Hamasi eraso egiten jarraitu zuten, "orain arteko eraso bortitzena burututa". Estatu Nagusiko buru Herzi Haleviren esanetan, "hirugarren fasean" sartu dira, eta Gazako hegoaldea dute jomugan (orain arte, ez dute han erasorik egin).

Gaur, asteazkenarekin, Israelgo Armadak berri eman duenez, 250 helburu terrorista erasotu dituzte Gazako Zerrendan 24 orduan, eta horretan buru-belarri jarraitzen dute, etenik gabe.

Erasotutako helburuen artean, zehaztu du iturri horrek, Hamasek erabilitako suziri jaurtitzaileak daude.

Bestalde, ohartarazi dute, soldaduek "Gazako Zerrendaren iparraldean, eskola batetik gertu kokatutako Hamasen gotorleku bati egin diotela eraso. Hain zuzen ere, talde horren armak, munizioa eta tunel bat suntsitu dituzte.

16.200 pertsona hil dira guztira, urriaren 7az geroztik, eta 7.000 inguru daude hondakinen artean desagertuta, Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera.

Hamar bat palestinar hil dituzte gaur

Goizaldean hamar bat palestinar hil ditu Israelek Gazan, lurreko erasoak hasi eta ordu gutxira.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X