Desagertze arraroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Tolosan aurkitu dute duela sei urte desagertutako mutiko britainiar bat

2017tik, amarekin eta aitonarekin Malagara (Espainia) oporretan joan zenetik, ez zuten haren berri. 17 gazteak mezua idatzi dio bere tutoretza duen amamari: "Maite zaitut, etxera itzuli nahi dut".
Batty, duela sei urte ateratako argazkia.
Batty, duela sei urte ateratako argazkia. Reuters

Duela sei urte Malagan (Espainia) desagertu zen 17 urteko gazte britainiar bat onik topatu dute Tolosan (Frantzia), BBC telebista kateak jakinarazi duenez. 

Iturrion arabera, Alex Batty Revel udalerrian (Tolosatik oso gertu) aurkitu zuten asteazkenean, eta senitarteko batzuk jada identifikatu dute. 

Nerabea 2017an desagertu zen, amarekin eta aitonarekin (amamak du tutoretza) oporretan joan zenean. Antza, biek bizimodu alternatibo bat nahi zuten, eta ez zuten nahi mutikoa eskolara joatea. 

Auto gidari batek jaso zuen Pirinioetako errepide batean noraezean ikusi zuenean. Gazteak azaldu zionez, lau egun zeramatzan oinez, gune menditsu batetik irten ostean (ezin izan du zehaztu non zegoen). Ama eta aitonaren berririk ez dago. Nonbait komuna ibiltari batean bizi ziren hirurak, herrialde batetik bestera, eta azken bi urteak Frantziako estatuan eman zituzten. 

Batty Frantziako gizarte zerbitzuen esku dago ordutik, Erresuma Batuko Polizia eta Kontsulatuko langileak noiz heldu zain. 

Aurkitu eta gutxira, gazteak amamari, legezko tutoreari, idatzi dio sare sozialen bitartez: "Kaixo, Alex naiz. Tolosan nago, Frantzian. Espero dut mezu hau jasotzea. Maite zaitut, etxera itzuli nahi dut"

Susan Caruana amamak The Sun egunkariari azaldu dionez, mutikoarekin hitz egiteko aukera izan du jada. "Ondo dago, gertatutakoak gertatuta", zehaztu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X