Ekuador
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekuadorko segurtasun indarrek ''329 terrorista'' atxilotu eta bost hil dituzte

20240111090113_ekuador_
18:00 - 20:00
Ekuadorko segurtasun indarrek ''329 terrorista'' atxilotu eta bost hil dituzte
Ekuadorrek asaldatuta jarraitzen du herrialdea astindu duten ekintza kriminalen eraginez. Izua eta kaosa nagusi dira kaleetan. Daniel Noboa presidenteak "gerra" deklaratu die talde kriminalei.

Zure interesekoa izan daiteke

Xabier Ormazabal entrevista a david fritz victima atentado Bataclan
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

David Bataclanen bahituta eduki zuten: “Minutuero gertatu zena oroitzen dut, temperatura, usainak, armak…”

Eraso jihadista baten ondorioz, 132 pertsona hil ziren Parisen 2015eko azaroaren 13an, gehienak Bataclan aretoan. 10. urteurrenaren harira, handik bizirik irten zen David Fritz elkarrizketatu du EITBk. Beste 10 lagunekin batera bahituta izan zuten bi ordu eta erdiz. Bere aurrean jendea nola hil zuten ikusi zuen. Bizipen hark traumak eta memoria fotografikoa utzi dizkio. Terapia gisa bi liburu idatzi ditu ordutik. 

Protestak COP30ean Brasilen
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Manifestari talde bat Brasilgo COP30ean sartu da, milamilioidunenei zerga gehiago jarri diezaietela eskatzeko

Belemen, manifestariek Nazio Batuen Erakundeak kudeatzen duen COP30eko gune urdinean sartzea lortu dute. Amazoniako petrolio-ustiategien aurka protesta egin dute eta milamilioidunenek ingurumen-zergak handiagoak ordaindu ditzatela eskatu dute. Lula presidentearen aurkako mezuak ere zabaldu dituzte, Amazoniaren egoera ofizialki onartzen dena baino okerragoa dela salatuz.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X