TikTok Lite debekatzeko mehatxua egin du Bruselak, horrek dakarren mendekotasun arriskuagatik
Txinako plataformak Espainian eta Frantzian merkaturatu duen TikTok Lite aplikazioa bertan behera uzteko mehatxua egin du Europako Batzordeak gaur, "toxikoa delako eta mendekotasuna sortu dezakeen susmoarekin, batez ere haurrentzat".
"TikTok-ek segurtasun froga sinesgarriak eman ezean, orain arte egin ez duena, zerbitzu digitalen legearen behin-behineko neurriak aktibatzeko prest gaude, TikTok Lite sarien programa bertan behera uztea barne", esan du Thierry Breton Europako Barne Merkatuko komisarioak.
Europar Batasuneko Zerbitzu Digitalen Lege berria indarrean sartu zenetik, Bruselak lehen aldiz mehatxatu du plataforma bat isunekin.
Ohar batean, Europako Batzordeak adierazi du Europan egoitza Irlandan duen enpresa txinatarrak ez duela aurkeztu joan den astean eskatutako arriskuen ebaluazioa, eta TikTok Lite kaleratu duela Espainian eta Frantzian, "arriskuak arintzeko neurri eraginkorrik hartu gabe".
TikTok ByteDance konpainiakoa da, eta 48 ordu ditu orain erantzuteko. Hala, dokumentazioa entregatzen ez badu edo Bruselak uste badu ez dituela arriskuak behar bezala aztertzen eta arintzen, Batzordeak neurriak hartuko ditu adingabeen osasun mentala babesteko, hala nola EBn sistema eten edo isun handiak ezarri.
Zehapen horiek urteko fakturazio globalaren % 1 edo mundu osoko batez besteko diru-sarreren % 5 izan litezke, eta isunak ere aplika litezke "atzerapen-egun bakoitzeko", Europako iturriek adierazi dutenez.
Abian den ikerketa horrekin, TikTok erakundeak sarien sistema berria abiarazi du, "aplikazioan igarotzen den denbora gehigarriagatik pizgarri finantzario bat" sortzen duena, Europako iturriek azaldu dutenez, eta horrek areagotu egiten du Bruselaren "beldurra", "mendekotasuna sor dezakeelako, batez ere erabiltzaile xahugarrienei".
Puntu horiek merkataritza elektronikoko eta antzeko dendetako bonuekin trukatu daitezke gero. Izan ere, aplikazio berri horretatik harago, otsailetik ari zen plataforma formalki ikertzen, itxuraz "adina egiaztatzeko mekanismo eraginkorrik ez zegoelako eta ustezko mendekotasun-diseinua zegoelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso dio Tel Avivi, Ali Lariyaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen aburuz, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aire defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.