Gaza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk Israelera 3.500 bonba bidaltzea geldiarazi zuen, Rafahn ez erabiltzeko

AEBko Gobernua behin baino gehiagotan agertu da Rafahren inbasioaren aurka, baina Israel babesten jarraitzen du. Ameriketako Estatu Batuak dira Israelgo Armadaren hornitzaile nagusia, eta 2019tik 2023ra bitartean arma inportazioen % 69 eman zituen.
protesta-Lloyd-Austin-EEUU-secretario-defensa-efe
18:00 - 20:00
Palestinaren aldeko aktibistek AEBko Defentsa idazkariaren agerraldi bat eten dute

Lloyd Austin Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkariak gaur baieztatu duenez, Washingtonek Israelera munizio pakete bat bidaltzea geldiarazi du, Rafah (Gazako Zerrendaren hegoaldea) pasaguneko alde palestinarra hartu duelako.

"Israelek bere burua defendatzeko baliabideak izango dituela bermatzeko beharrezkoa dena egiten jarraituko dugu, baina, egun, epe laburrera laguntzaren bidalketa batzuk berrikusten ari gara, Rafahko gertakarien testuinguruan", esan du Senatuko Defentsa azpibatzordean egindako agerraldian.

Hala ere, Israelen segurtasunarekin duen konpromisoa "irmoa" dela berretsi du agintariak, baina gogorarazi du AEBek argi erakutsi dutela Israelgo Armadak ez lukeela Rafahren aurkako eraso handiagorik egin behar "zibilak kontuan hartu edo babestu gabe".

Manifestari batzuek Austinen agerraldia eten dute, "Palestina libre" oihukatuz eta gorriz pintatutako eskuak altxatuz. Handik gutxira, manifestariak aretotik atera dituzte segurtasun indarrek.

Ameriketako Estatu Batuak dira Israelgo Armadaren hornitzaile nagusia, eta 2019tik 2023ra bitartean arma inportazioen % 69 eman zituen, Stockholmeko Bakea Ikertzeko Nazioarteko Institutuaren arabera.

3.500 bonba

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuak Israelera 3.500 bonba bidaltzea geldiarazi zuen joan den astean, "Rafahn (Gazako hegoaldean) erabiltzeko aukerarekin kezkatuta", CNNk jakinarazi duenez.

Atxikitako kargamentuak 907 kilo pisatzen dituzten 1.800 bonba eta 226 kiloko 1.700 bonba biltzen ditu, identifikatu gabeko funtzionario estatubatuar batek albiste-kanalari emandako informazioaren arabera.

Informatzailearen esanetan, kezka 1.800 bonba astunenen azken erabilerak eragin du, eta "hiri-ingurune trinkoetan izan lezaketen inpaktuak".

CNNk asteburuan jakinarazi zuen munizio bidalketa bat gelditu zela, baina arrazoia ez zegoen argi.

AEBko Gobernuak behin baino gehiagotan esan du Rafahko inbasioaren aurka dagoela, eta plan integral bat eskatu du hiri horretan errefuxiatutako milioi bat zibil baino gehiago babesteko, Israelek Hamasen aurka deklaratutako gerraren ondorioz, Gazan bizi den hondamendi humanitarioa zabaltzea saihesteko asmoz.

Israelgo indar militarrek Rafah eta Egiptoren arteko muga kontrolpean hartu dute astearte honetan, eta pertsonen eta merkantzien pasabidea eten dute, zonaldea bonbardatzen jarraitzen duten bitartean.

Matt Miller AEBko Estatu Departamentuko bozeramaileak esan duenez, ekintza militar horiek oraingoz "operazio mugatua" dirudite, baina hurrengo urratsak ikusi behar dira norainokoa den jakiteko.

"Esan dute, nahiko argi, ez dela sekretua operazio militar garrantzitsu bat egin nahi dutela han. Argi utzi dugu operazio horren aurka gaudela", gaineratu du.

34.700 pertsona baino gehiago hil eta 78.000 baino gehiago zauritu dira Gazan, duela zazpi hilabete Israelek Hamasi gerra deklaratu zionetik.

Joan den urriaren 7an Israelen egindako erasoak 1.200 bat hildako utzi zituen eta, gainera, Hamasek 250 pertsona bahitu zituen, horietatik 100 baino gutxiago bizirik daudela uste da.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X