GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk aitortu du Israelek nazioarteko zuzenbidea urratu ahal izan duela arma estatubatuarrekin

Hala eta guztiz ere, Bidenek agindutako txostenak ez du Israeli laguntza militarra ez bidaltzea justifikatuko lukeen informazio nahikorik bildu.
Gazako Al Shifa ospitalearen ingurua. Argazkia: EITB
Gazako Al Shifa ospitalearen ingurua. Argazkia: EITB

AEBk ostiralean kaleratutako txosten batean jaso dutenez, Israelek nazioarteko zuzenbidearekin "oso bateragarria ez den eran" erabili ditu arma estatubatuarrak, baina ez du Israeli laguntza militarra ez bidaltzea justifikatuko lukeen informazio nahikorik bildu.

Horixe agertzen da AEBko Estatu Departamentuak Kongresuari ostiralean helarazi zion txosten batean. Dokumentuan ez da esaten Israelek nazioarteko zuzenbidea edo Washingtonek edozein herrialderi armak saltzeko ezartzen dituen arauak urratu dituenik, baina esaten du "kasu batzuetan" nazioarteko zuzenbidearekin "oso bateragarria ez den eran" erabili dituela arma estatubatuarrak, zibilei kalterik ez egiteko "neurri egokienak" hartu gabe, besteak beste.

Txostenaren arabera, Israelek zibilen heriotzak galarazteko "ezagutza, esperientzia eta tresnak" ditu, baina praktikan, biktima kopuru handia ikusita, "zalantza nabarmenak" daude Israelek arma estatubatuarrak "modu eraginkorrenean" erabiltzen ote dituen pentsatzeko.

Dena dela, Estatu Departamentuaren esanetan, ez du "nahikoa informaziorik" Israelek nazioarteko zuzenbidea urratu ote duen zehazteko.

Gainera, Israelek nazioarteko zuzenbidearen ustezko urraketen arduradunak bilatzeko prozesuak abiatu dituela aipatzen da txostenean, eta hori oso garrantzitsua omen da AEBk armak bidaltzen jarraitzeko.

Gazan laguntza humanitarioa sartzea eragotzi ote duen ere ez du argitu txostenak, nahiz eta elikagai gabezia nabaria den Israelgo Armadak 34.000 pertsonatik gora hil dituen eremuan.

NSM-20 izeneko txostena Joe Biden presidenteak eskatuta idatzi dute, eta arma estatubatuarrak jasotzen dituzten herrialde guztiei eskatzen zaie nazioarteko zuzenbidea betetzea eta laguntza humanitarioaren sarrera ez oztopatzea.

AEB da Israelen arma hornitzaile eta aliatu nagusia. 2016 eta 2023 artean, Israelek inportatutako 10 armatik 7 dira estatubatuarrak, Bakea Ikertzeko Stockholmeko Nazioarteko Institutuaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X