GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli ezarritako agindua babestea eskatu die Borrellek EBko estatukideei

Bide beretik, Israelek Nazioarteko Auzitegiaren agindua bete dezan, "neurriak" hartzeko eskatuko die Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietako ministroak bere homologo europarrei.
Michael Martin eta Josep Borrell, artxiboko argazki batean.
Michael Martin eta Josep Borrell, artxiboko argazki batean. EFE

Nazioarteko Justizia Auzitegiak, joan den ostiralean, Rafahko erasoaldia bertan behera uzteko emandako aginduari entzungor egiten jarraitzen du Israelek, eta azken orduotan 50 pertsona baino gehiago hil ditu desplazatu gune bati eraso eginda. Horren aurrean, Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako Goi Ordezkariak dei egin die 27 estatukideei  Hagako Auzitegiaren ebazpena babestu eta hori betearazteko neurriak abian jar ditzaten.

Bruselan EBko Atzerri Gaietarako ministroek gaur egin duten bilerara sartu aurretik egindako adierazpenetan, Borrellek esan du Nazioarteko Justizia Auzitegiaren erabakiak betetzen direla bermatzea dela Europako erakunde nagusien egitekoetako bat. "Errespetua agertu bakarrik ez, Auzitegiaren erabakiak betetzea exijitu behar dugu", esan du.

"Ez dugu botere majikorik, baina garrantzitsua da estatukideek duten jarrera zein den jakitea, Auzitegiak emandako aginduen aurrean", zehaztu du.

Ildo beretik mintzatu da Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministroa ere. Esan duenez, bere homologo europarrei eskatuko die "neurri egokiak" har ditzatela, Israelek Hagako Auzitegiaren agindua bete dezan.

Bihar, Palestinako Estatua aitortuko dute Espainiako, Irlandako eta Norvegiako gobernuek, eta gaur hiru herrialdeotako ordezkariek bilera egin dute Bruselan. "Biharkoa egun historikoa izango da gure herrialdeentzat, Ekialde Hurbilean bake iraunkor bat lortzeko bidera hurbilduko gaituena", esan du Albaresek, hitzorduaren aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X