Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian, ultraeskuinaren gorakadaren aurka

Euskal Herriari dagokionez, 1.500 pertsona kalera atera dira Baionan. Inkestek Fronte Nazionalari ematen diote garaipena, baina ezkerreko alderdiek gora egin dute azken egunotan, Fronte Popular Berriaren sorrerari esker.
Ultraeskuinaren aurkako protesta, Frantzian. Argazkia: EFE
Ultraeskuinaren aurkako protesta, Frantzian. Argazkia: EFE

Milaka pertsona kalera atera dira gaur Frantziako hainbat tokitan, Parisen esaterako, eskuin muturraren gorakadaren arriskuaz ohartarazteko. Emmanuel Macron presidenteak hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen igandean Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak ezagutu ostean, eta baliteke Fronte Nazionalak lortzea garaipena, inkesten arabera.

Parisen bi martxa izan dira, eta Errepublika plazatik abiatu eta Nazio plazan elkartu dira. Antzolatzaileen arabera, 640.000 pertsona manifestatu dira gaur Frantziako 150 hiri eta herritan. Poliziak emandako datua, berriz, oso bestelakoa izan da, horren arabera, guztira 250.000 pertsona elkartu baitira protestetan.

Fronte Nazional ultraeskuindarrak lortutako "emaitza adierazgarria" deitoratu dute ibilbidean; izan ere, beldur dira eskuin muturrak ez ote duen "boterea eskuratuko" hurrengo hauteskundeetan.

Euskal Herria Bai koalizio abertzale eta ezkertiarrak eta ezkerreko beste alderdi batzuek osatzen duten Fronte Popular Berria aliantzako ordezkariek bat egin dute deialdiarekin, eta eskuin muturraren arriskuaz ohartarazi dute. Sindikatuetako eta giza eskubideen aldeko elkarteetako ordezkariak ere atera dira kalera.

Guztira 200 manifestazio inguru egingo dituzte asteburuan Frantzian, eta 300.000 eta 350.000 pertsona artean bilduko dira, 50.000 eta 100.000 artean hiriburuan.

Testuinguru horretan, 1.500 pertsonak Baionako erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte eskuin muturraren gorakada geldiaraztea eskatzeko; izan ere, ekainaren 30ean eta uztailaren 7an garaipena lortuz gero, Bigarren Mundu Gerraz geroztik (Charles de Gaulle buru zela) Frantziak inoiz izan duen gobernurik eskuindarrena izango luke.

20240615152148_baiona_
18:00 - 20:00

Inkestek Fronte Nazionalari ematen diote garaipena, baina ezkerreko alderdiek gora egin dute azken egunotan, Fronte Popular Berriaren sorrerari esker.

Marine Le Penen alderdiak Europako hauteskundeetan lortutako garaipenak lurrikara politikoa eragin du Frantzian.

Manifestación contra la ultraderecha en Francia, Foto: EFE Manifestación contra la ultraderecha en Francia, Foto: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X