Hauteskundeak Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ultraeskuinak gertu izango luke gehiengo absolutua Frantzian, hauteskunde inkesten arabera

Le Pen-en RNk eta aliatuek botoen % 36 lortuko lukete, 250-280 diputaturekin; gehiengo absolutua 289koa da. Ezkerreko Fronte Popular Berria bigarren izango litzateke, % 27rekin (150-170 eserleku), eta alderdi makronista, hirugarren, botoen % 20 eta 90-110 diputaturekin.
Hauteskunde-kanpaina Frantzian. EFE.
Hauteskunde-kanpaina Frantzian. EFE.

Frantzia hauteskunde legegileen lehen itzulirako kanpainaren azken txanpan sartu da, eta RN edo Bilgune Nazionala ultraeskuindarra jotzen dute inkestek garaile. Gainera, gertu izango lukete Batzar Nazionaleko gehiengo absolutua, igande honetan zabaldutako azken inkestaren arabera.

Igandeko lehen itzulitik zazpi egunera, Tribune du Dimanche eta BFMTVk zabaldu duten Elabe inkestaren arabera, RN ultraeskuindarrak eta haren eskuineko aliatuek botoen % 36 lortuko lukete, 250-280 diputatu. Goitik joz gero, 289ko gehiengo absolututik gertu geratuko litzateke. 

Ezkerreko Fronte Popular Berria bigarren izango litzateke, botoen % 27rekin (150-170 eserleku), eta egungo gehiengo makronistak hirugarren postuan jarraitzen du, atzerago, botoen % 20 eta 90-110 diputaturekin.

Errepublikanoak (LR) alderdi kontserbadorea % 10ean geratuko litzateke, eta 35 eta 45 diputatu lortuko lituzke. 

Dena den, zaila da Frantzian lehen itzuliaren aurretik eserlekuen kalkuluak egitea, ezin baita jakin zein bi alderdi igaroko diren diputatua aukeratzen duten 577 barrutietako bakoitzean bigarren txandara, eta asko alda litezke kopuruak. 

Hala ere, ziurtzat jotzen dena parte-hartzearen igoera da, izan ere, galdetutakoen % 60k dio bozkatzera joango dela, bai ala bai. .

Hilaren 9ko Europako hauteskundeetan, parte-hartzea % 51,49koa izan zen, eta 2022ko hauteskunde legegileen lehen itzulian, % 47,5ekoa.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X