Gaza, erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netanyahuk dio ezin dutela ziurtatu jopuntu zituzten Hamaseko buruzagiak gaur goizeko erasoan hil direnik

"Oraindik ezin dugu baieztatu Mohamed Deif eta haren albokoa, Rafaa Salameh, hil direnik", esan du Israelgo lehen ministroak. Hamasek bertan ez zuela bahiturik jakin ostean baimendu zuen erasoa Netanyahuk. Hamasen arabera, Mohame Deif bizirik dago.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak larunbat honetan adierazi duenez, "oraindik ez dago argi" Mohamed Deif Hamaseko buruzagi militarra eta haren bigarrena, Rafaa Salameh, Mawasin hil ote diren, goizean egindako eraso batean. Misilek bete-betean jo dute Mawasiko gune humanitarioa.

"Oraindik ezin dugu baieztatu Mohamed Deif eta haren albokoa, Rafaa Salameh, hil direnik, baina Hamaseko buruzagitzara modu batera edo bestera iritsiko garela berma dezaket", adierazi du Netanyahuk martxotik egindako lehen agerraldi ofizialean. Hamaseko buruzagi guztiak, "lehenengotik azkenera", jomugan dituztela azaldu du.

Netanyahuk nabarmendu duenez, Deif "urriaren 7ko sarraskiaren liderretako bat da", erasoaren "arkitektoa". "Horren eskuak israeldar askoren odolarekin zikinduta daude", esan du.

Israelgo agintariak Defentsa Ministerioaren egoitzan egin du agerraldia, Tel Aviven. Horren hitzetan, erasoa egiteko baimena eman zuen, inguruan bahiturik ez zegoela ziurtatu ostean, eta izan zitezkeen albo-kalteen eta erabiliko ziren bonba-motak zeintzuk izango ziren jakin ostean.

Netanyahuren esanetan, erasoa posible izan da erasoaldiari eta inteligentzia zerbitzuen lanari goizegi amaiera emateko presioa saihestu dutelako.

"Gerra" horren helburu ukaezinak berretsi ditu Netanyahuk: "Hamas suntsitzea, bahituak askatzea" eta Gazatik etor daitekeen edozein mehatxu saihestea.

Agintariaren ustez, operazio hori, gainera, disuasio-mezua da Iranentzat, urriaren 7tik "Israelek pairatzen duen mehatxu existentzialaren aurrean". Hamasen aurkako garaipena "ezinbesteko baldintza da Iranen ardatza garaitzeko, gaizkiaren ardatza bere osotasunean garaitzeko".

Hamasek esan du Deif bizirik dagoela

Khalil Al-Hayya Hamaseko buruzagiaren ondokoak Al Jazeera telebistari adierazi dionez, Israelen arabera Mawasiko erasoaren jomuga zen Mohamed Deif ez dago hilda. "Netanyahuri esaten diogu Mohamed Deif bera entzuten ari dela une honetan, eta bere gezurrez trufatzen", adierazi du Al-Hayyak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X