Sutea Argentinan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Argentinan, milaka hektarea kiskali dituen sute handi bat eragiteagatik

20240924090059_argentina-suteak_
18:00 - 20:00
Bi pertsona atxilotu dituzte Argentinan, milaka hektarea kiskali dituen sute handi bat eragiteagatik
Ehunka lagun ebakuatu dituzte Capilla del Monte herritik. Gutxienez 20 etxebizitza kiskali dira bertan, eta hainbat lagunek erredurak dituzte. Suhiltzailek bost egun daramatzate lanean, hainbat foku baititu suteak.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gazara bidean dagoen Flotillak ohartarazi du hainbat ontzi hurbilduko direla "arrisku eremuan" sartu ostean

Gune horretan atzeman zituzten aurreko misioak, Zerrendatik 120 bat itsas miliatara. "Parte-hartzaileek segurtasun-protokoloak aktibatu dituzte, esku-hartzeren bat izan daitekeela aurreikusita", nabarmendu dute. Espainiako Gobernuak "biziki" gomendatu die Gazara doan ontzidiko kideei arrisku-eremuan ez sartzeko, Espainiako itsas salbamenduko ontziak ezin baitu bertara sartu, tripulazioa eta ontzidiko kideak arriskuan jarriko lituzkeelako.

Gehiago kargatu