Harrisek eta Trumpek inkestetan berdinduta egingo diote aurre hauteskunde-kanpainaren azken txanpari
Donald Trump presidentegai errepublikanoa eta Kamala Harris hautagai demokrata berdinduta daude, boto-asmoaren % 47 jaso baitute, CNNk azaroko hauteskundeen aurretik egindako azken inkestaren arabera. Galdeketa urriaren 20tik 23ra egin zuten telefonoz, 1.704 boto-emaileri galdetuta, eta gaur argitaratu dute.
Bestalde, The New York Times egunkariak, Siena Collegek egindako inkesta batean, % 49ko babesa eman dio Harrisi, eta % 48koa, berriz, Trumpi; erabakigarri diren estatuei dagokienez, lautan Harrisek lortuko du garaipena, eta hirutan Trumpek.
Beste estatu batzuetan, abantaila askoz argiagoa da: Harris 6 puntu (edo gehiago) dago aurretik Minnesotan, New Hampshiren eta Virginian; Trumpek abantaila du Texasen, Floridan eta Ohion.
Inkesta horrek azpimarratu duenez, gaurtik azaroaren 5era aldaketarik izango ez balitz, Harrisek 276 ordezkari lor ditzake hauteskundeetan (270 behar dira gehiengoa izateko), eta Trumpek 262, baina aldea txikia da, eta datuak alda daitezke inkestak presidente ohiaren babesa gutxiesten badu edo haren aldeko batzuk boto-asmoa ezkutatzen ari badira.
Inkesta honek Trumpen aldeko joera txiki bat antzeman du azken bi asteetan, bai estatu mailan, bai zazpi estatu giltzarrietan, Michiganen izan ezik.
Dagoeneko 33 milioi estatubatuarrek eman dute botoa azaroaren 5eko bozketa-egun ofiziala heldu baino lehen, postaz (17,8 milioi) zein aurrez aurre (15 milioi), aukera hori zabalik dagoen estatuetan. 32,9 milioi botok asko dira, hauteskundeak egiteko 12 egun falta direla kontuan hartuta.
Floridako Unibertsitateko Hauteskunde Laborategiak bildutako datuen arabera, boto gehien jaso dituzten estatuak Texas (3,3 milioi), Florida (3,3) eta Kalifornia (3,2) izan dira.
Estatuek egun desberdinetan irekitzen dute botoa emateko aukera (New Yorken oraindik ez dute zabaldu), eta horrek kopuruen desoreka azaltzen du, horietako batzuetan 100.000 lagunek baino gutxiagok bozkatu baitute. Nolanahi ere, aurretiazko botoen kopuruak aurreko beste edozein hauteskundeena gainditzen du, egindako konparaketen arabera.
Laborategiko datuen arabera, orain arte gehienak boto-emaile demokratak izan dira (% 41), errepublikanoen aldean (% 35), baina datua ez da erabakigarria, boto-emaileen % 23k ez dute alderdiaren etiketarekin izena eman.
CNNk hainbat iturritan oinarrituta bildutako datuen arabera, zazpi estatu erabakigarrietako lautan errepublikanoak 2024an baino indar handiagoarekin mobilizatzen ari dira, eta Donald Trump hautagai kontserbadoreak jarraitzaileei behin eta berriz eskatu die hori kanpaina honetan.
Arizonan, Ipar Carolinan eta Nevadan, errepublikano gisa erregistratutako boto-emaileen mobilizazioa 2020an baino 5-9 puntu handiagoa izan da; Pennsylvanian, berriz, errepublikanoen boto aurreratuak 10 puntu egin du gora. Hala ere, demokrata gisa izena emandako boto-emaileak (% 60) baino gutxiago dira.
Musken sariak
Bitartean, Elon Musk handi-mandi eta X sare sozialaren jabeak milioi bat dolarreko beste bi sari eman dizkie Michigan eta Wisconsin estatuetan hauteskundeetarako izena eman duten bi boto-emaileri, nahiz eta AEBko Justiziak ordainketa horiek hauteskunde-legea urra dezaketela ohartarazi.
CNN telebista kateak jakitera eman duenez, hauek dira "Donald Trumpen aldeko super PACaren lehen opariak", asteazkenean Justizia Departamentuak zozketa horiek hauteskunde lege federalak urra ditzaketela ohartarazi ostean.
Kanpainan, diru-bilketa markak hautsi dira
Bestalde, 2024ko hauteskunde orokorretako kanpainak diru-bilketaren markak hautsi ditu, kanpoko aktoreen eta aberastasun handien parte-hartze garrantzitsuari esker. Horrek berriro jarri du mahai gainean diruak AEBko politikan duen eraginari buruzko eztabaida.
Azaroaren 5ean, AEBko presidente berria hautatzeaz gain, Ordezkarien Ganbera osoa eta Senatuaren heren bat ere berrituko dira. Botereen arteko oreka funtsezkoa da erakundeen egonkortasunerako eta hurrengo agintariak bere promesak aurrera eramateko izango duen gaitasunerako.
Zure interesekoa izan daiteke
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".