Ukraina-Errusia gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Putinek Oreshnik misil hipersonikoa goraipatu eta arma estrategikoen eragin bera izan dezakeela esan du

"Edonola ere, Oreshnik sistema ez da arma estrategiko bat, ez da kontinenteen arteko misil balistiko bat, ez da suntsipen handiko arma bat, zehaztasun handikoa baita", azpimarratu du Kremlineko agintariak buruzagitza militarrarekin egindako batzar batean.
Vladimir Putin Errusiako presidentea, buruzagi militarrekin egindako batzarrean. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea, buruzagi militarrekin egindako batzarrean. Argazkia: EFE

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Oreshnik misil balistiko hipersoniko berriaren sortzaileak zoriondu ditu gaur. Misil horrek arma estrategikoen eragin bera izan dezakeela uste du Errusiako buruzagiak, suntsipen masiborako baliabidea izan gabe. Moskuk Oreshnik misil berria Ukrainaren aurka erabili zuen ostegunean, aldez aurretik Kievek Erresuma Batuak eta AEBk emandako irismen luzeko misilekin (Storm Shadow eta ATACMS)  Errusiari eraso egin ondoren.

"Nolanahi ere, Oreshnik sistema ez da arma estrategiko bat, ez da kontinenteen arteko misil balistiko bat, ez da suntsipen handiko arma bat, zehaztasun handikoa baita", nabarmendu du Kremlineko agintariak buruzagitza militarrarekin egindako bilera batean. Azpimarratu duenez, eraso masibo batean eta irismen handiko beste sistema batzuetan erabiliz gero, ondorioak arma estrategikoek eragiten dituztenen parekoak izango lirateke.

Kremlineko buruzagiak adierazi du ez dela sistema sobietar baten modernizazioa, Errusiako industria militarraren lanaren emaitza baizik. "Nahiz eta egia izan denok gatozela Sobietar Batasunetik, aurreko belaunaldiek egindakoarekin hezi gintuzten guztiok, eta, neurri batean, haien emaitzei etekina atera genien", onartu du.

"Munduan inork ez du Oreshnik bezalako sistema bat, misilen aurkako edozein ezkutu gainditzeko gai dena", esan du. "Bai, lehenago edo geroago beste potentzia batzuek ere izango dute (...). Baina hori bihar izango da, edo urtebete edo bi urte barru, eta guk orain daukagu, eta hori da garrantzitsuena", erantsi du.

Horren harira, Errusiak misil berria probatzen jarraituko duela eta sistema berria ekoizten hasiko dela jakinarazi du. "Proba hauekin jarraituko dugu, guda baldintzetan barne. Guztia Errusiari sortzen zaizkion segurtasun mehatxuen arabera", ohartarazi du. Gaineratu du Errusiak misil horien "erreserba nahikoak" dituela.

Azkenik, Sergei Karakaiev Misil Estrategikoen Indarren komandante buruak azpimarratu duenez, Oreshnik "Europa osoko helburuak kolpatzeko gai da", eta horrek irismen eta zehaztasun handiko beste arma batzuetatik bereizten du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X