FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bayrouren gobernuak ezker moderatuaren babesa lortu nahi du aurrekontuetarako, pentsioetan aldaketak eskainita

Aurrekontuak negoziatzeko asmoz, Finantza eta Ogasun ministroak sozialistekin, ekologistekin eta komunistekin batzartu dira. Hala ere, ezkerreko Fronte Popular Berriaren baitan ordezkaritza handiena duen Frantzia Intsumisoa alderdiak uko egin dio bileretan parte hartzeari.
François Bayrou Frantziako lehen ministroa, artxiboko argazki batean
François Bayrou Frantziako lehen ministroa, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

François Bayrou lehen ministroa buru duen Frantziako Gobernuak bere aurrekoek baino agintaldi luzeagoa izan nahi du, eta, horretarako, ezinbestekoa du aurrekontuak onartzea. Aste honetan, aurrekontuei buruzko negoziazioak abiatu ditu ezker moderatuarekin eta balizko babesaren truke pentsioen erreforman aldaketak egitea eskaini die.

Eric Lombard Finantza ministroarekin elkartu eta ordu gutxira Olivier Faure Alderdi Sozialistako (PS) lehen idazkariak azaldu duenez, Frantziako Gobernuak ez dio "betorik" jarri pentsioen erreforma aldatzeari. Frantziak erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratu zuen 2023an, eta entzungor egin zien kalean izandako protesta jendetsuei.

Faurek TF1 telebista katean gaur goizean egindako elkarrizketan azaldu duenez, pentsioen erreforma bertan behera uztea proposatzen dute, eta, horren ordez, pentsioen finantzazioa bermatuko duen sistema berri bati buruzko eztabaida abiatzea.

Eric Lombard Finantza ministroa eta Amelie de Montchalin Ogasun ministroa sozialistekin, ekologistekin eta komunistekin batzartu dira aste honetan. Frantzia Intsumisoa alderdiak, ordea, uko egin dio aurrekontuei buruzko negoziazioetan parte hartzeari.

Frantzia Intsumisoak du Ezkerreko Fronte Popular Berriaren baitan ordezkaritzarik zabalena, eta koaliziokide dituzten alderdiek hartutako erabakiak arrakala eragin du Fronte Popular Berriaren baitan.

Sozialistak, ekologistak eta komunistak Bayroren gobernuko bi ministrorekin batzartu izana deitoratu du Jean Luc Melenchon Frantzia Intsumisoaren buruak sare sozialetan. Horren esanetan, Fronte Popular berriaren "bizkar" negoziatzeko modu hori "errespetu falta" da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X