Profila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pepe Mujica, umila, borrokalaria eta miretsia

Beasaingo Astigarreta auzoan zuen jatorria, nahiz eta Montevideon jaio zen bera, 1935eko maiatzaren 20an. Gerrillari, politikari eta nekazari izandakoak 2010 eta 2015 artean zuzendu zuen Uruguaiko gobernua.
Uruguaiko presidente ohi Jose "Pepe" Mujica
Uruguaiko presidente ohi Jose "Pepe" Mujica. Argazkia: EFE

Uruguaiko presidente ohi eta Hego Amerikako buruzagi apalenak, Jose "Pepe" Mujicak, urtarrilean esan zuen bizitzaren azken txanpan sartuta zegoela. 90 urte betetzear zela, eta minbiziak jota, bakean joateko nahia erakutsi zuen: "Gerrillariek ere badute atsedenerako beta".

Beasaingo Astigarreta auzoan zuen jatorria, nahiz eta Montevideon jaio zen bera, 1935eko maiatzaren 20an. Gerrillari, politikari eta nekazari izandakoak 2010 eta 2015 artean zuzendu zuen Uruguaiko gobernua.

70eko hamarkadan, Tupamaros Nazio Askapenerako Mugimenduko kide izan zen. Hain zuzen ere, horregatik sartu zuten espetxean. 14 urte eman zituen preso, 1972tik 1985era, bahiketa, lapurreta, hilketa eta dokumentuak faltsutzea leporatuta. Legez kontra sartu zuten kartzelan, epaitu gabe, eta haren kontrako kargurik gabe.

1989an, diputatu izendatu zuten, eta Fronte Zabalaren senatari izan zen geroago. Abeltzaintza, Nekazaritza eta Arrantza Ministerioan igaro zituen 2005etik 2008ra arteko urteak, eta Presidentetza utzi ostean, senatari izan zen berriro 2014 eta 2019 bitartean. 2020ko urriaren 20an, politika uztea erabaki zuen, herri militantziari iskin egin gabe, ordea.

Inoiz munduan ezagutu den estatuburu "umilena" izan zen Mujica, luxurik gabeko bizimodua zeukalako, eta politikan jardun zuen urteetan, bere irabazien % 90 txiroen eta enpresari txikien alde lan egiten duten erakundeei eman zielako. 

Haren ideia filosofikoak ere goratu zituzten komunikabide eta kazetari askok. Times Higher Educationek "presidente filosofoa" deitu zion 2015ean.

2005ean, Lucia Topolanskyrekin ezkondu zen, Herri Parte-Hartzearen Mugimenduko buru eta 2017 eta 2020 bitartean Uruguaiko presidenteorde izandakoarekin. Handik 19 urtera, 2024ko apirilaren 10ean, esofagoan tumore bat zeukala jakinarazi zuen.

Luxuen ifrentzuan, baserri batean bizi izan zen, Montevideo kanpoaldean, loreak zaintzen. Presidente kargua hartu zuenean, bertan bizitzen jarraitu zuen bikoteak.

Pentsamoldea

Mujicaren sinesmen erlijiosoek ere eman zuten zeresana. BBC kateari eskainitako elkarrizketa batean esan zuen ez zuela erlijiorik, eta ia panteista zela, natura maite baitzuen.

Munduko berdinasunik eza gogor kritikatu zuen, kontsumismoaren bidegabekeriaren aurka egin zuen, ez zitzaizkion gauza materialak axola, eta horrekin guztiarekin munduko bazter guztietako pertsonen miresmena bereganatu zuen.

Errukiaren eta enpatiaren garrantzia azpimarratu zituen, eta genero arteko berdintasunik eza nabarmendu, emakumerik baztertuenak txiroak zirela adierazita. Eztabaida sakonak eragin zituzten politikak bultzatu zituen: 12 asteraino abortatzeko aukera, ezkontza homosexualak eta kalamuaren legeztatzea, besteak beste.

Betiko mandatari

"Gizarte hobeago bat" nahi zuen, "bizitza zoriontsuagoa, bidezkoagoa eta askeagoa". Elkarrizketari eta pragmatismoari esker, garai berrietara egokitzeko gaitasuna izan zuen, bere printzipioak saldu gabe, ostera.

Horren bizitzeko erak eta agintzeko moduak miresmena eta itzala sortu zituzten. Berak aspaldi esan zuen: "Bizitzan arrakasta izatea ez da irabaztea, altxatzea eta erortzen garen bakoitzean berriro hastea baizik".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X