SU-ETENA GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidenek iragarri du Hamasek beste lau bahitu askatuko dituela datorren asteburuan

"Su-etenaren ondoren, bahituak askatzen hasi dira. 470 egunez atxikita izan dituzten hiru emakume israeldar gaur eta lau emakume gehiago zazpi egun barru", adierazi du. "Gero, hiru bahitu zazpi egunetik behin", gehitu du AEBko agintariak sare sozialetan zabaldutako mezuan.
Bahituetako bat ama besarkatzen. Argazkia: EFE
Bahituetako bat ama besarkatzen. Argazkia: EFE

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du datorren asteburuan Hamasek beste lau bahitu israeldar askatuko dituela, igande honetan hiru bahitu askatu eta gero.

"Su-etenaren ondoren, bahituak askatzen hasi dira. Lehenik, 470 egunez atxikita izan dituzten hiru emakume israeldar, eta lau emakume gehiago, zazpi egun barru", adierazi du Bidenek X sare sozialean argitaratutako mezu batean.

"Eta gero zazpi egunetik behin hiru bahitu, lehen fase honetan, bi estatubatuar tartean", azaldu du agintari estatubatuarrak. "Otoitz egingo dugu haien alde, errekuperazio luzea baitute aurretik", gaineratu du.

Hamasek igande honetan jakinarazi duenez, hurrengo askapena larunbatean izango da.

Una de las rehenes liberadas se abraza a su madre. Foto: EFE Una de las rehenes liberadas se abraza a su madre. Foto: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X