Mexikoko mugan 1.500 militar gehiago zabaltzeko agindua eman du Trumpek
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak Mexikoko mugan 1.500 soldadu zabaltzeko agindua eman du. Horrela, pertsona migratzaileei pasabidea "ixteko" eta mugako segurtasuna indartzeko promesa betetzeko saiakeran lehen pausoa eman du, AEBko komunikabideek gaur jakitera eman dutenez.
Pentagonoak ez du operazioari buruzko informazio ofizialik zabaldu, ezta noiz egingo den esan ere. Karoline Leavitt Etxe Zuriaren bozeramaileak, ordea, kazetarien aurrean azaldu du Trumpek 1.500 militar zabaltzeko agindua sinatu duela.
Errefortzu horiek Texasko Guardia Nazionaleko 4.500 erreserbistei eta jardunean dauden 2.200 militarrei gehituko zaizkie. Lehen agintaldian (2017-2021), Trumpek Mexikoko mugara 5.200 soldadu bidali zituen.
Astelehenean, Presidentetza berriro hartu eta ordu batzuetara, Pentagonoak "Estatu Batuetako hegoaldeko mugaren kontrol operatibo osoa" lortzeko tropak mobilizatzeko agindua sinatu zuen.
Era berean, aginduak ezartzen du Trumpek hurrengo 90 egunetan aztertuko duela 1807ko Matxinada Legea baliatzeko aukera, horrek militarrei emango liekeelako herrialdean legea aplikatzeko funtzioak bere gain hartzeko, segurtasun indarrek betetzen duten papera hartuz.
Gaur egun, mugan dauden soldaduek ez dute baimenik polizia lanak egiteko, hala nola pertsona migratzaileak atxilotzeko eta drogak konfiskatzeko.
Sheinbaumek "lasai egoteko" deia egin du Trumpen dekretuen aurrean
Bestalde, Claudia Sheinbaum Mexikoko presidenteak "buru hotzarekin" erantzun nahi izan zion atzo bere herrialdearen aurkako dekretuei.
"Garrantzitsua da beti zuhurtasunez jokatzea eta sinatutako dekretuei erreparatzea, hitzaldiaz harago, hau da, legearen zentzu hertsian Trump presidenteak sinatzen dituen dekretuek dute balioa, orduan testuinguru osoa jarriko dugu", adierazi zuen agintariak goizeko hitzaldian.
Sheinbaumek agindu zuen "beti" defendatuko duela Mexiko beste ezeren gainetik, baina Trumpen dekretuen aurrean "lasai egotea garrantzitsua" dela gaineratu zuen.
Gaur bertan, Mexikoko presidenteak baieztatu du Juan Ramon de la Fuente Atzerri ministroak elkarrizketa izan duela Marco Rubio AEBko Estatu idazkari berriarekin.
Sheinbaumek Estatu idazkari berriaren lehen elkarrizketa ofiziala izatea goraipatu du, eta Mexiko eta AEB bi estatuei eragiten dieten "gaietan" akordioak lortzeko gai izango direla uste duela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Kolonbiako Armadaren garraio-hegazkin batek lurra jo du herrialdearen hegoaldean
Agintariek jakinarazi dutenez, ehun soldadu baino gehiago zihoazen hegazkinean, eta horietako batzuk bizirik atera dira.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.