Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek hilabetez atzeratuko du Mexikori ezarri behar zizkion muga-zergak indarrean sartzea

Denbora tarte horretan, bi herrialdeek negoziazioak egingo dituzte aurrerantzean nola jokatu erabakitzeko.
Ordainetan, Guardia Nazionaleko 10.000 agente bideratuko ditu Mexikok mugara. Argazkia: EFE
Ordainetan, Guardia Nazionaleko 10.000 agente bideratuko ditu Mexikok mugara. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du aurreikusitakoa baino hilabete geroago ezarriko dizkiola Mexikori % 25eko muga zergak, Claudia Sheinbaum Mexikoko presidentearekin telefonoz hitz egin eta gero.

Truth Social sarean zabaldutako mezu batean, Trumpek azaldu du hilabete horretan negoziazioak egingo dituztela bi herrialdeek.

Claudia Sheinbaum Mexikoko presidenteak adierazi duenez, berak proposatu dio Trumpi muga-zergak etetea, eta pozik agertu da "akordio ona" erdietsi duelako.

"Hasiera-hasieratik planteatu diot tarifak bertan behera uztea nahi genuela; baina, kasu honetan, akordio batera iritsi gara", azaldu du Sheinbaumek goizeko hitzaldian, Trumpekin hitz egin eta minutu gutxira.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X