Europako agintariek Zelenskiri babesa eman diote, Trumpekin izandako ika-mikaren ondotik
Europako agintariak Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen alde agertu dira, Donald Trump AEBko presidentearekin Etxe Zuriko Bulego Obalean izandako liskarraren ostean.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, Antonio Costa Europako Kontseilukoak eta Roberta Metsola Europako Parlamentukoak babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari, eta "zure duintasunak Ukrainako herriaren ausardia ondratzen du", esan diote.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Ukrainan Errusiaren inbasioaren aurrean borrokan ari direnei erreferentzia eginez esan duenez, "hasieratik borrokan ari direnak errespetatu behar dira".
Donald Trump eta Volodimir Zelenski AEBko eta Ukrainako presidenteek Etxe Zurian egindako bileraren ostean, honakoa azpimarratu du Macronek: "Denok ezagutzen dugu egoera; erasotzailea Errusia da, eta erasotutako herria Ukrainakoa".
"Uste dut guk arrazoia izan dugula Ukrainari laguntzeko eta Errusia zigortzeko duela hiru urtetik, eta horretan jarraitzeko. Eta guk diodanean, Ameriketako Estatu Batuak, europarrak, kanadarrak, japoniarrak eta beste batzuk dira", azpimarratu du.
"Eskerrak eman behar zaizkie lagundu dutenei, eta errespetatu egin behar dira hasieratik borrokan ari direnak, euren duintasunaren, independentziaren, seme-alaben eta Europaren segurtasunaren alde borrokatzen ari direlako", esan du. "Gauza sinpleak dira, baina ondo dago une honetan gogoraraztea", nabarmendu du Frantziako presidenteak.
"Inork ez du bakea nahi Ukrainako herritarrek baino gehiago", idatzi du Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak X sare sozialean. "Horregatik bilatzen dugu elkarrekin bake iraunkor eta bidezko baterako bidea. Ukrainak konfiantza izan dezake, Alemaniak eta Europak babestuko dute", azaldu du jarduneko kantzilerrak.
Friedrich Merz Alemaniako hauteskunde orokorrak irabazi zituen bloke kontserbadoreko hautagaiak ere antzeko mezua zabaldu du sare sozial berean. "Volodimir Zelenski maitea, Ukrainaren ondoan gaude une onetan eta estutasunetan. Inoiz ez ditugu erasotzailea eta biktima nahastu behar gerra izugarri honetan", ziurtatu du.
"Ukraina ez dago bakarrik. Alemania eta Europako gainerako aliatuak Ukrainarekin batera eta Errusiaren erasoaren aurka gaude", idatzi du Annalena Baerbock Alemaniako jarduneko Atzerri ministroak.
"Ukrainak Alemaniaren, Europaren eta gehiagoren laguntza izango du. Bere demokraziaren defentsa eta bake eta segurtasun nahiak gure egiten ditugu", erantsi du Baerbockek.
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak AEBren, Europako estatuen eta aliatuen artean berehala goi-bilera bat egitea proposatu du Ukrainaz hitz egiteko. "Beharrezkoa da goi-bilera bat egitea berehala AEBren, Europako estatuen eta aliatuen artean egungo erronkei aurre egiteko, Ukrainatik hasita", azaldu du Melonik, bere bulegoak zabaldutako ohar batean.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ere babesa agertu dio Zelenskiri. "Ukraina, Espainia zurekin dago", idatzi du X sare sozialean.
Era berean, "Zelenski maitea, ukrainar lagun maiteak: ez zaudete bakarrik", argitaratu du Donald Tusk Poloniako lehen ministroak sare sozial horretan.
Luis Montenegro Portugalgo lehen ministroak X sarean idatzi duenez, "Ukrainak Portugalen laguntza izango du beti", eta Petr Fiala Txekiako lehen ministroak Ukrainari babesa ematen jarraituko dutela adierazi du. "Mundu librearen alde gaude", esan du.
Ildo beretik joan dira Lituaniako presidente Gitanas Nausedaren ("Ukraina ez da inoiz bakarrik izango"), Letoniako lehen ministro Evika Silinaren eta Suediako gobernuburu Ulf Kristerssonen mezuak, "Ukraina bere askatasunaren alde ez ezik, Europa osoaren alde ere borrokatzen ari da", azpimarratu baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.