UKRAINARI BURUZKO GOI-BILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainarako laguntza militarra zehazteko goi-bilera egingo dute 31 herrialdetako ordezkariek Parisen

"Boluntarioen koalizioa" delakoaren ordezkariak daude deituta Macronek antolatu duen bilerara. Ukrainari epe laburrean eman beharreko laguntza militarra adostu nahi dute, eta balizko su-eten baterako bermeak ezarri.
Zelensky eta Macron, atzo, Eliseoan. Argazkia: EFE
Zelensky eta Macron, atzo, Eliseoan. Argazkia: EFE

Ukrainari eman beharreko laguntza militarra eta balizko su-etenerako bermeak finkatzea. Misio horrekin bilduko dira Ukrainarako "boluntarioen koalizioa" delakoaren ordezkariak gaur Parisen. Orotara, 31 herrialdetako arduradun elkartuko dira Eliseoan. Tartean, Europako 27 estatuburu; Europar Batasuneko eta NATOko kideak; eta, baita ere, Erresuma Batuko, Kanadako eta Turkiako gobernuetako buruak ere. 

Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidenteak deitu duen goi-bilera 10:00etan hasiko da, eta aurreikuspenen arabera, gutxienez lau ordu iraungo du. Amaieran, agerraldia egingo du Macronek berak hedabideen aurrean, batzarrari buruzko azalpenak emateko.

Lau helburu

Atzo iluntzean, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak eta Frantziako gobernuburuak elkarrekin emandako prentsaurrekoan azaldu zituzten goi-bileraren helburu nagusiak.

Ukrainari "epe laburrean eman beharreko laguntza militarra" adostea da lehen helburua, Errusiaren erasoen aurrean herrialdeak "defentsarako baliabideak" izan ditzan. Bere aldetik, 2.000 milioi euroko laguntza-sorta iragarri zuen Macronek.   

Horrez gain, balizko su-eten "sendo eta iraunkor" baterako oinarriak ere ezarri nahi dira gaurko hitzorduan, eta, aldi berean, "epe-luzera" begira ere jarri nahi dute, Errusiak etorkizunean egin ditzakeen "mehatxuei" aurre egiteko bitartekoak finkatzeko.

Mahai gainean izango duten laugarren helburua Ukrainara "nazioarteko indar militarra" bidaltzea da. Horri buruz, Frantziako presidenteak zehaztu zuen ez litzatekeela "frontearen lehen lerroan" egongo, baizik eta "bigarren maila batean", bitartekari, errusiarrekin negoziatzen.

"Erronka nagusia da Ukrainak egoera kontrolpean izatea eta Errusiaren erasoen aurrean bere burua defendatzeko ahalmena izatea, baina bake-akordio baterako bermeak ere eraiki nahi ditugu", laburbildu zuen Macronek.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X